DURANGO

Prentsa Aretoa

2023/05/17

MIREIA ELKOROIRIBE, EAJ-PNVren DURANGOKO ALKATEGAIAK, ARANTXA TAPIA SAILBURUAREKIN BATERA ETORKIZUNEKO DURANGALDEKO EKOGARAPEN GUNEA BISITATU DU

Ekonomia eta enplegua lehentasuna dira Euzko Alderdi Jeltzalearentzat. Izan ere, Mireia Elkoroiribe hautagaiak legegintzaldi osoa darama Durangaldeko Mankomunitatetik, eskualdeko eragile nagusiekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, DEK-Durangaldea Enpresa Ekimena sustapen ekonomikorako erakunde berria sortzeko eta “Durangaldeko Ekogarapen Gunea” ekonomia sustatzeko eta goi-mailako prestakuntzarako zentro berria eraikitzeko.

rss Ezagutzera eman
MIREIA ELKOROIRIBE, EAJ-PNVren DURANGOKO ALKATEGAIAK, ARANTXA TAPIA SAILBURUAREKIN BATERA ETORKIZUNEKO DURANGALDEKO EKOGARAPEN GUNEA BISITATU DU

ARGAZKIA JAITSI

Ekonomia eta enplegua lehentasuna dira Euzko Alderdi Jeltzalearentzat. Izan ere, Mireia Elkoroiribe hautagaiak legegintzaldi osoa darama Durangaldeko Mankomunitatetik, eskualdeko eragile nagusiekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, DEK-Durangaldea Enpresa Ekimena sustapen ekonomikorako erakunde berria sortzeko eta “Durangaldeko Ekogarapen Gunea” ekonomia sustatzeko eta goi-mailako prestakuntzarako zentro berria eraikitzeko.

Azterlan, AED-DEE, Maristak, Iurreta LHI, Zornotza LHI, Amorebieta-Etxanoko Udala eta Durangaldeko Mankomunitateak osatutako DEK erakundea errealitate bat da 2022aren amaieratik, eta hainbat proiektutan ari da lanean, Durangaldeko enpresei lehiakortasuna hobetzen eta beharrezko trantsizio teknologiko-digital eta energetiko-klimatikoei aurre egiten laguntzeko. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan ari da Durangaldeko Ekogarapen Gunea diseinatu, planifikatu eta eraikitzeko, eskualde osoko industriari eta enpresa-sareari bultzada handia emateko, haren kokapen estrategikoa aprobetxatuz.

Durangaldeko Ekogarapen Gunea diziplina anitzeko gunea izango da, Fundifés zaharraren lurretan kokatuko dena, Tabiran. 14.000 m2-ko lursaila Sprilurren jabetzakoa da, eta dagoeneko industria-hondakin zaharrak eraitsi ditu, kutsadura kentzeko eta lurra berreskuratzeko lanei ekiteko. Aurreikusten da obrak 2025ean hasi ahal izango direla, eta gune horrek zerbitzu ugari eskaini ahal izango dituela: enpresei laguntza eta aholkularitza, eskualdeko lehiakortasunaren behatokia, oinarri teknologikoko enpresen inkubagailua, lankidetzako eta trantsizio energetiko eta teknologikoko eskualde-proiektuak bultzatzea. Gainera, zentro berriak coworking-erako, startup-etarako eta eskualdeko enpresetarako eta enpresa traktoreetarako espazioak, bilera-gelak, erakusketa-guneak eta auditorioa izango ditu, proiektuan lehenetsitako eremu estrategikoen ildotik. Era berean, gune berri horretan goi-mailako prestakuntza dualeko proiektu bat ere egongo da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila garatzen ari dena, eta Durangaldeko Lanbide Heziketako hiru ikastetxeek parte hartuko dute, euskal unibertsitateekin batera.

Hautagai jeltzalearen esanetan, “horrek guztiak gure enpresen lehiakortasun handiagoa, balio handiko enpresa berriak sortzea eta kalitatezko enplegua sortzea ekarriko du, eta hori gure programaren lehentasunezko ardatza izango da. Horregatik, uste dugu funtsezkoa dela Durangoko Udalak ere bultzada handia ematea azpiegitura berri horri, lehenbailehen errealitate izan dadin egin beharreko kudeaketak eginez”.

Tapia sailburuaren bisita ere baliatu du Elkoroiribek gogorarazteko Durangok industria-erabilerarako gune garrantzitsu bat duela Eguzkitzan, EAJ-PNVk ekonomia sustatzeko DEK-Durangaldea Enpresa Ekimena eta Sprilur erakunde berriarekin lankidetzan garatu nahi duena, enpresa indartsuak Durangon kokatu ahal izateko.

“Gure azken helburua Durangarretako bizi-kalitatea hobetzea da, eta horretarako ezinbestekoa da kalitatezko zerbitzu publikoetan inbertitzen jarraitzea. Eta hori ezin dugu egin herritarrei etengabe zergak igota; beste diru-iturri batzuk bilatu behar ditugu, hala nola enpresa-jarduera ekonomikoa. Horregatik, hain garrantzitsua iruditzen zaigu Eguzkitzako industria-lurrak garatzea, enpresen eskura jartzeko; izan ere, horrek kalitatezko enplegu gehiago ekarriko du, bai eta udal-diru-sarrera gehiago ere, durangarren bizi-kalitatean inbertitzeko”.

Tapia sailburuak, bere aldetik, azaldu du “Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Durangaldeko Mankomunitatearekin batera lurzoru industriala berreskuratzeko prozesua hasi ondoren, Udalaren bultzada behar dugu orain, proiektua azkar garatzeko behar den hirigintza-tramitazioa egin dadin. Proiektu honek eremu osoko industria-garapenari ere lagunduko dio, eta, horri esker, jarduera, enplegua, aberastasuna eta gazteentzat ere aukerak sortuko ditugu beren bizi-proiektua Durangon garatu dezaketen”.

  Berri ikusiagoak...