Prentsa Aretoa
2023/01/31
DURANGOKO EAJ-PNVk EGITEN ARI DIREN UDAL INKESTEN GARDENTASUN FALTA SALATU DU
EAJ-PNVn argi daukagu horrelako inkestak egin behar direla herritarren iritzia eta balorazioa ezagutzeko. Baina ez dugu ulertzen Durango garatzeko lehentasunezko proiektuei buruzko informazioa modu interesatuan desitxuratzea, Trenbideko BEPBaren kasuan bezala

Durangoko gobernu-taldea udal-inkesta bat egiten ari da, eta bertan, besteak beste, udal-zerbitzuei eta -proiektuei buruzko balorazioa galdetzen da. “EAJ-PNVtik argi daukagu horrelako inkestak egin behar direla herritarren iritzia eta balorazioa ezagutzeko. Baina ez dugu ulertzen Durango garatzeko lehentasunezko proiektuei buruzko informazioa modu interesatuan desitxuratzea, Trenbideko BEPBaren kasuan bezala”, Izaskun Urien jeltzaleen Uri buru Batzarreko presidentearen esanetan.
Izan ere, aztertutako gaietako bat “2021ean Eusko Jaurlaritzak eta Udalak trenbide zaharraren orubeari buruz sinatu zuten akordioa da”, eta hainbat galdera egiten dira akordio horri buruz. Hala ere, "sinatutako akordio" hori ez dago. Durangoko EAJ-PNV udal taldeak 3 aldiz eskatu du Eusko Jaurlaritzak eta Durangoko Udalak BEPB Trenbidearen inguruan lortutako akordioa bidaltzeko “2022ko urtarrilaren 10ean eta 2022ko otsailaren 11n eskatu genuen, eta berriro eskatu dugu 2023ko urtarrilaren 27an. Orain arte jaso dugun erantzunak, 2022ko martxoaren 30ean bidalitakoak, hau adierazten du: "egun ez dago gai horri buruz irekitako administrazio-espedienterik", eta, beraz, ezin da egon 2021ean sinatutako inolako akordiorik.
Daukagun informazio bakarra da Durangoko gobernu-taldeak argitaratu duen informazioa eta gobernu-taldeak eta ETSk egindako bileren aktak, non adierazten den ezinezkoa dela lortu nahi den akordioa gauzatzea. Hala, 2022ko otsailaren 10ean egindako bileraren aktan adierazten denez, "EJk adierazten du Udalaren planteamenduak akordioa gauzatzeko benetako ezintasuna dakarrela, harik eta HAPNren aldaketaren behin betiko onarpena egiaztatzen ez den arte eta, horren ondorioz, herritarrak konponbide eraginkor batera bidaltzen ez diren arte, konponbide hori oso epe luzean soilik eman ahal izango baita”. “Beraz, herritarrak nahasten ari dira 2021ean sinatutako akordio bat dagoela baieztatzean”, azaldu du Izaskun Urienek.
EAJ-PNV Durangok ere informazioa desiitxuratzen ari dela uste du, inkestan ustez udalak martxan jarri dituen proiektuei buruz galdetzen dutenean. “Izan ere, ez dakigu horri buruzko jarduerarik egin denik, hala nola Eguzkitzako industria-ingurune berria garatzea edo Correos eraikina kultura-etxe bihurtzea”.
Hau da, gobernu-taldea inkesta alderdikoi gisa erabiltzen ari da udal-inkesta, bere proiektuetan fokua jartzeko, eta ez die herritarrei galdetzen beste eremu kezkagarri batzuei buruz, hala nola argiztapenari, aparkalekuari edo zikinkeriari buruz, EAJ-PNVren ustez funtsezkoa da inkesta objektiboak egitea, “herritarren benetako balorazioa egiazko informazioaren bidez ezagutzea ahalbidetuko dutenak. EH Bilduri eta Podemosi inkestak egiteko gonbitea egiten diegu, alderdi politikoek jasotzen dituzten ekarpen ekonomikoekin, herritar guztien diru publikoa helburu alderdikoiekin erabili gabe” UBBko presidentak azpimarratu bezala.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12