DURANGO

Prentsa Aretoa

2022/11/22

DURANGOKO EAJ-PNVk PLATERUENA KUDEATZEKO EREDUA DEFINITU BEHARRA AZPIMARRATU DU

Joan den irailean, EAJ-PNV Udal Taldeak mozio bat sartu zuen osoko bilkuraren eztabaidan, eta mozio horren bidez gobernu-taldeari eskatu zitzaion duela urte eta erdi Plateruenako proiektua zehazteko hasitako prozesua amaitzeko. “Udalbatza osoak mozio horren aldeko botoa eman zuen, baina gaur egun oraindik ez dakigu zein diren gobernu taldearen asmoak; izan ere, balizko aukerei buruzko txosten tekniko bat egin arren, oraindik ez zaigu helarazi zein den udal gobernuaren asmoa, espazioa irekitzeaz haratago”

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJ-PNVk PLATERUENA KUDEATZEKO EREDUA DEFINITU BEHARRA AZPIMARRATU DU

ARGAZKIA JAITSI

Joan den irailean, EAJ-PNV Udal Taldeak mozio bat sartu zuen osoko bilkuraren eztabaidan, eta mozio horren bidez gobernu-taldeari eskatu zitzaion duela urte eta erdi Plateruenako proiektua zehazteko hasitako prozesua amaitzeko. “Udalbatza osoak mozio horren aldeko botoa eman zuen, baina gaur egun oraindik ez dakigu zein diren gobernu taldearen asmoak; izan ere, balizko aukerei buruzko txosten tekniko bat egin arren, oraindik ez zaigu helarazi zein den udal gobernuaren asmoa, espazioa irekitzeaz haratago”, azaldu du EAJ-PNVko bozeramaile Mireia Elkoroiribek.

 Plateruena 2020ko abenduan itxi zen behin betiko, eta ordura arte jardueraren ardura izan zuten pertsonek, Durangoko esparru soziokulturalean duen garrantziaz jabetuta, "etorkizun hurbilean proiektu berri bat martxan jartzeko" asmoa agertu zuten, eta, horretarako, "Udalarekin elkarlanean aritzeko prest agertu ziren". Helburu horrekin, 2021eko otsailean ‘Plateruena eta Gero Zer?’ izeneko prozesu parte-hartzaileari ekin zioten. Prozesu hori amaitzeko, proposamen zehatz bat aurkeztu zen 2021eko ekainean, Durangoko kulturaren munduko hainbat elkarteren, erakunderen eta pertsonaren parte-hartzearekin eta ekarpenekin egina. Proposamen hori Durangoko Udalari bidali zitzaion, kontuan har zezan. “Plateruenak zeregin erabakigarria izan du hainbat urtez Durangoko kultura-eremuan, eta, gure ustez, erdiguneko eta sarbide errazeko udal-eraikin bat da, eta, beraz, zeregin garrantzitsua izan dezake bizitza soziokulturalean, bereziki gazteen bizitzan”, Elkoroiribek azaldi duen bezala.

Aldi berean, Durangoko Udalak beste partaidetza-prozesu bati ekin zion helburu berarekin, eta, horretarako, EMUN enpresa kontratatu zuen, 10.000 €-tan (8.260 €+BEZ). Prozesu horren emaitzak, Plateruenako etorkizuneko proiektua bideratzeko hainbat proposamen eta ekarpenekin batera, 2021eko ekainean ere aurkeztu ziren.

“Beraz, bi parte-hartze prozesu paralelo izan ditugu Durangon Plateruena Kafe Antzokiaren etorkizuneko proiektua definitzeko, duela urtebete baino gehiago amaitu zirenak. Bi dinamika horien arabera, Plateruenak gazteei eskainitako gunea izan beharko luke, euskara, kultura eta sormena balio nagusitzat hartuta. Gainera, biek ideia eta proposamen zehatz batzuk ematen zituzten proiektua definitzeko. Hala ere, ez dugu horren berririk izan eta, bitartean, Plateruena kafe antzokia, Durangoko kulturarako gune enblematikoa izan dena, itxita egon da denbora honetan guztian eta oraindik ez da ezer definitu. Ondo deritzogu gune hau irekitzeari, lehenbailehen goza dezagun, baina Plateruenako kudeaketa-eredua definitzeko prozesua alde batera utzi gabe. EAJ-PNVk lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egiten du, Durangoko eta Durangaldeko sortzaileen ekoizpen artistikoa sustatzeko eta proiektuaren iraunkortasuna bermatzeko. Eredu hori benetako parte-hartze prozesu baten bidez definitu beharko litzateke, eragile nagusien inplikazioarekin” azpimarratu du Elkoroiribek.

  Berri ikusiagoak...