Prentsa Aretoa
2022/11/11
DURANGOKO EAJ-PNVk DURANGO KIROLAK ERAKUNDEARI ESKATU DIO BEREHALAKO NEURRIAK HAR DITZALA ZERBITZUAREN KALITATEA BERMATZEKO KONTRATU BERRIARI ITXARON GABE
Plegu berriak atera dira azken bi urteetan galdutako zerbitzuaren kalitatea berreskuratzeko

Duela bi urte, EAJ-PNVk Durango Kirolak zerbitzuaren murrizketa salatu zuen, EH Bilduren eta Herriaren Eskubideen aldeko boto bakarrekin onartu zena. Une hartan murrizketa handia gertatu zen bai eskainitako ordu kopuruan bai lizitazioaren prezioan, eta hori atzerapauso argia izan zen Durangoko kirol eskaintzan. “Denborak arrazoia eman digu eta kontratua murrizteak zerbitzuaren kalitateari eragin dio, eta gero eta kexa gehiago jaso dira”, Mireia Elkoroiribe taldeko bozeramaileak baieztatu duenez.
Orain, zerbitzuaren baldintza-agiri berri bat onartu da, hurrengo lizitazioari begira hobekuntzekin, bi urte hauetan galdu den zerbitzuen kalitatea berreskuratzeko helburuarekin. “Pozten gara 2020an egindako akatsa zuzentzeaz eta kontratu berrian hobekuntzak sartzeaz, Durango Kirolak herritarrek gehien eskatzen duten zerbitzuetako bat delako eta erabiltzaileei zerbitzu ona eman behar diegulako” azaldu du Elkoroiribek.
Bozeramaile jeltzaleak gaineratu duenez, “edozein kasutan, oraingoz pleguak baino ez dira onartu, eta kontratu berria indarrean sartzeko hilabete batzuk beharko dira. Hala ere, gero eta gehiago dira zerbitzuarekin konforme ez dauden DK-ko erabiltzaileak. Hori dela eta, Durango Kirolak-i eskatzen diogu zerbitzuaren kalitatea bermatzeko neurriak har ditzala berehala, kontratu berriari itxaron gabe”. EAJ-PNVk neurri horiek lehenbailehen onartzeko eskatuko du DURANGO KIROLAKen hurrengo Zuzendaritza Batzordean.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12