Prentsa Aretoa
2021/10/29
DURANGO EAJ-PNVk URIBARRI 23KO ERAIKINA ERAISTEKO BEHARREZKOAK DIREN URRATSAK EMATEKO ESKATU DU
EAJ-PNV udal-taldetik proposamen bat aurkeztu genuen atzo Uribarri 23ko eraikina eraisteko beharrezko urratsak argitu eta eman daitezen, kezkatuta baikaude haren egungo egoerarekin.
EAJ-PNV udal taldeak proposamen bat aurkeztu zuen atzo goizean, Uribarri 23ko eraikina eraisteko beharrezko urratsak argitu eta eman daitezen, eta kezkatuta agertu da bere egungo egoerarekin.
Erakin hau, Gaztetxe izenez ezagutzen dena, Durangoko erdigunean puntu beltza da duela urte askotatik. Negoziazio prozesu luze baten ondoren, Durangoko Udalak, EAJ-PNVren zuzendaritzapean, akordioa lortu zuen Uraren Euskal Agentziarekin, eraikina eraisteko, durangarren osasuna bermatze aldera. Hala ere, akordio horrek ezin izan zuen aurrera egin, prozesu judizial bat hasi zelako.
Inguruko bizilagunek, eraikinaren egungo egoerak eragiten duen segurtasunik ezaz eta osasungarritasunik ezaz kezkatuta, sinadurak bildu eta mozio bat aurkeztu zuten 2021eko otsailean. Mozio hori aho batez onartu zen osoko bilkuran, Durangoko Udalari eskatze zitzaion “lehenbailehen ken ditzala zuntz-zementuzko plakak atzeko fatxadatik, eta eman ditzala behar diren urratsak eraikina eraisteko eta oinezkoen eta aldameneko eraikinetako bizilagunen segurtasuna bermatzeko helburu bakarrarekin”.
Hala ere, 8 hilabete igaro dira mozio hori onartu zenetik, eta gobernu-taldeak ez du hura betetzeko urratsik egin. Ordutik lortu den gauza bakarra, babes gisa balio duten bisera-aldamio batzuk jartzea izan da. Horrek ez du arazoa konpontzen, oinezkoentzako traba bat da eta inguruko saltokientzako disuasio-elementu bat.
Hurrengo liburu azokari begira, berriz ere aurrez aurrekoa izango dena, Durangok irudi dekadentea eskainiko du, pertsonen segurtasuna erabat bermatu gabe jarraitzeaz gain.
Hori dela eta, Mireia Elkoroiribe, bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez “EAJ/PNVtik udal arduradunei eskatzen diegu eman ditzatela eraisteko beharrezkoak diren urrats guztiak, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta eraikinaren egoera txarrak eragindako nahigabeak saihesteko. Horretarako, beharrezkoa izango da URArekin aldez aurretik lortutako akordioari lehenbailehen berriro ekitea, ondorio guztietarako indarrean jarraitzen baitu, edo beharrezko elkarrizketa eta negoziazioak hastea, eraikin jeltzalearen balizko eraisteari aurre egitea ahalbidetuko duen akordio berri bat lortzeko”.
Otsailean egindako udalbatzarrean, erabat ziurtatu zen indarrean zegoen hitzarmena “erabat deuseza” zela, eta Eusko Jaurlaritzako batzorde juridiko aholkulariak eman beharko lukeela horren berri, deuseztasun hori deklaratuko lukeen nahitaezko txosten loteslearen bidez. Hala ere, eskaera hori ez da bideratu.
Horregatik guztiagatik, Durangoko EAJ-PNVk proposamen bat aurkeztu zuen atzo goizean. Proposamen horretan, gobernu-taldeari eskatzen zaio behar diren izapideak egin ditzala hitzarmenaren egoera argitzeko, Eusko Jaurlaritzako batzorde juridikoari eskaera eginez eta eraisteari lehenbailehen ekiteko, bai URA uraren euskal agentziarekin lortutako aurreko akordioari berriro helduz, hitzarmena guztiz baliozkoa bada eta indarrean badago, edo, bestela, inplikatutako alderdien arteko beharrezko elkarrizketei hasiera emanez, eraikina ahalik eta lasterren eraisteko akordio berri bat lortzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























