DURANGO

Berriak

BERRIA

2014/04/09

EAJ-PNVk munduko euskal gizon eta emakume guztiak gonbidatu nahi ditu Ikurrinarekin argazkia ateratzera eta Aberri Eguna Ospatzera

EAJ-PNVk mundu osoko euskotarrak gonbidatu nahi ditu apirilaren 20an Bilboko Plaza Barrian egingo den Aberri Eguneko ospakizunean parte hartzera. Euskal Aberriaren jai nagusian denon parte hartzea bermatzeko eta distantziak garrantzirik izan ez dezan, EAJ-PNVk abian jarri du gaur mundu zabalean sakabanatuta dauden euskotar guztiei zuzendutako deia, dauden tokian argazkia egin dezaten Ikurriña eskuan. Irudi horiek guztiak eaj-pnv.eu web gunearen barruan jarriko den tresna bidez ikusi ahalko dira eta hilaren 20an egingo den ekitaldirako egingo den bideoan sartuko dira. Aurtengo Aberri Egunaren kariaz, talde jeltzaleak Euskadi Europan ikusgarri egiteko apustua egin nahi izan du, nazioarteko ekimenari zentzu bikoitza emateko xedez: alde batetik EAJ-PNVk eta Izaskun Bilbao eurodiputatu eta hautagaiak azken bost urteotan Bruselan eta Estrasburgon egin duten lana erakusteko; eta, beste alde batetik; EAJ-PNVk 1933 urtean Donostian " Euzkadi Europa" goiburuarekin egin zuen Aberri Eguna gogora ekartzeko. “Euskadi Europara Begira” 2014ko Aberri Eguneko goiburu honek bi gai horiei erantzuten die aurten.

BERRIA

2014/03/01

Euskadi gailendu da Eurovisionen, Izaskun Bilbao eta AIBBA taldeak eraman duen abestiarekin

Euskadi gailendu da gaur, Eurovision lehiaketan lehen aldiz parte hartu izan duen honetan. Lehen saria eskuratu du denek ‘Euskovisión‘ deitzen duten Europar lehiaketa ospetsuan. Euskadiko ordezkaritzak 12 puntuak lortu ditu eta amaierako podiumean elkartu da 11 punturekin bigarren geratu den Catalunyako ordezkariekin eta 10 punturekin hirugarren tokian geratu den Eskoziako taldearekin. Espainiak,ordea, ez du puntu bakarra eskuratu. Euskadik irabaztea lortu du Izaskun Bilbao, AIBBA taldeko liderrari esker, ‘Mamma Mia‘ abestiaren bertsioaren interpretazio akats gabea egin baitu arlo musikalean zein koreografian.

BERRIA

2014/02/22

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak Izaskun Bilbao eta Jean Tellechea zerrenda buru izendatu ditu Europar Hauteskundeetarako

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak gaur Sabin Etxean bildurik eta aho betez, Izaskun Bilbao Barandika datorren maiatzaren 25ean burutuko diren Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrenda buru izendatzea erabaki eta onartu du.

BERRIA

2014/01/10

EAJk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei Bilboko biharko manifestazioan parte har dezaten

EAJ-PNVk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei bihar Bilbon, La Casilla plazaren aurretik irtengo den eta 18:00etatik aurrera burutuko den manifestaldi isilean parte har dezaten. Manifestadia “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” lelopean burutuko da.

BERRIA

2013/02/21

EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Itxaso Atutxa hautatu du BBBren presidente

Gaur arratsaldean Sabin Etxean batzartu den EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Itxaso Atutxa hautatu du Bizkai Buru Batzarreko presidente. Uri Erakunde ezberdinetako ahaldunek Atutxa izendatu dute, Andoni Ortuzar BBBren aurreko presidentea EBBren presidente hautatua izan zenez geroztik .

BERRIA

2013/02/14

Ortuzar: “EAJ-PNVk eginahalak egingo ditu Euskadik aurrekontuak izan ditzan"

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren presidenteak baieztatu duenez, bere alderdiak "ahal duen guztia" egingo du Euskadik aurrekontuak izan ditzan; azpimarratu duenez, talde jeltzalea "negoziaketa eta adostasunera irekita dago", hau da,gainerako alderdiei eskatu dien jarrera bera.

BERRIA

2012/06/28

Iñigo Urkullu Lehendakari hautagaia

Gaur Durangoko Batzokian burututako Ez-Ohiko batzarrak, gure alderdikide eta herritarra den Iñigo Urkullu Renteria aukeratu du, gehiengo osos, Euzko Jaurlaritzako Lehendakari Hautagai.

BERRIA

2012/06/01

Udaberriko Festa Ezkurdi Plazan

Durangoko EAJ-PNV-k gaur Ezkurdi-ko plazan burututako festa

BERRIA

2012/01/23

Ortuzar: “Gobernatzeko bi modu daude: PSOEren propaganda eredua edo EAJ-PNVren kudeatze eredua”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Durangon trenbideak lurperatzeko lanen inguruan eskaini den prentsa aurrekoan aditzera eman duenez “2010eko urtarrilean, oraintxe dela urte bi, Iñaki Arriola Garraio Sailburuak iragarri zuen” lehen atzerapena, hau da, pentsatutakoa baino urte bete beranduago egingo zela. Lanak 2011ko udaberrian amaituko ziren. Hamar hilabete geroago, 2010eko urrian, Ernesto Gasco Sailburuordea izan zen Durangora etorri zena “ bigarren atzerapena” egongo zela esateko, ia urte bete 2011 urte amaierara arte. Amaitu da 2011 urtea, 2012 a hasi da, eta orain Gobernuak iragarri egin du “hirugarren atzerapena” ere egongo dela, oraingo honetan urte eta erdi atzeratuko da, hau da, lanek 2013ko erdialdera arte iraungo dute”.

BERRIA

2011/11/17

BERRIA

2011/09/14

Durangoko Udalak durangarrak gonbidatzen ditu Mugikortasunaren Europar Astea ospatzera, eta horretarako hainbat ekimen antolatu ditu

2004 urtean, Durangoko Udalak Europa mailan ospatzen den Mugikortasun Jasangarriaren Astea bereganatu zuen eta ordutik hona ospatu izan du. Durangoko Udala Toki Agenda 21 izeneko egitasmoaren bidez udalerri jasangarriagoaren aldeko lana egiten ari da, eta azken urteotan hainbat ekimen gauzatu ditu mugikortasunaren inguruan. Aurten, lehen aldiz, Durango jasangarriagoa egiteko lana egin izan duen erakundeari eskertzeko ekimen publikoa egingo da eta aurtengo saria Landako Eskolari emango zaio. Egindako lana eskertzeko egiten den lehen aldia da eta Durangoko elkarte eta erakundeei zuzendua izango da.