Prentsa Aretoa
2011/11/17
GUREAREN ALDE
Egun seinalatua aukeratu eban Zapatero presidenteak hauteskunde orokorrak egiteko, azaroaren 20ak badauka-eta Frankismoaren gerizpe baltzaren kutsu zikina. Beste arrazoirik ez badogu, diktaduraren 40 urte ilunak, errepresioaren oroitzapen negargarriak, gauerdiko fusilamenduak, judiziobako atxilotuak, gure aitite-amamen sufrimenduak, ezker abertzaleko politikarien erailketak nahikoa bultzada dira botoa emoten joateko. Baina badagoz, egon be, beste hainbeste motibazio domeka honetan hauteskunde-mahaietara heldu eta gure bozka kutxa barruan jartzeko.
Entzun izan dogu, urteetan zehar, hauteskunde orokorrak ez direla euskaldunen hauteskunde propioak. Antza danez, Madrilgo Parlamentuaren kideak aukeratzea ez da izan (orain arte) gure arduretariko bat, bertako erabakiek ez dabelako inolako eraginik Hegoaldeko lau lurraldeetan (!) edota, umeei gertatzen jakeen legez, begiak ixten badoguz, arazoa berez desagertuko dalako. Ez dogu ordezkaririk aukeratuko eta Kongresuak ez dau gure gain eraginik izango! Sinplea, ezta? Polita izango leike, baina, errealitatean bizi garenok badakigu hori guztia mitologiaren eta magiaren esparruan kokatu beharra daukagula. Hori da hainbat aldiz jarrera politiko batzuek proposatu izan daben aukera, hots, abstentzioa eta kitto. Alabaina, oraingoan egoera aldatu ei da. Oraingoan ezinbestekoa da Madrilera joatea bertan, Kongresuan eta Senatuan, euskaldunek esan beharrekoa adierazteko. Oraingoan, bat-batean, goitik behera aldatu dira inguruabarrak eta lehen baltza zana, orain zuria, gorria eta berdea da. Ondo etorriak, berandu bada be!
Badago, beti egon da, Hego Euskal Herriko euskaldunen ahotsa Madrilera eroan daben aukera politiko abertzale sendoa. Badago, beti egon da, gure interesak defenditu izan dabezan aukera politiko abertzalea. Eguneroko lanari jarraituz, atzo eta gaur eta beti EAJk, Euskadiren alde.
AITZIBER IRIGORAS ALBERDI
DURANGOKO ALKATEA
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























