Prentsa Aretoa
2023/06/23
GOBERNU TALDE HONEN ASMOA PERI-RAKO PROIEKTU BIDERAGARRI BAT EGITEA DA, EKONOMIKOKI ETA JURIDIKOKI, AHALIK ETA AZKARREN ABIAN JAR DAITEKEENA.
Durangoko EAJ-PNVk eta PSEk azaldu dute asmoa ekonomikoki eta juridikoki bideragarria den proiektu bat gauzatzea dala, ahalik eta lasterren abian jarri ahal izateko.

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren ondoren, EAJk eta PSEk argi utzi nahi dute 18 altuerako dorreak baztertuta geratu zirela, duela lau urte baino gehiagotik, gure proiektua berdegune zabal bat eta udalaz gaindiko zerbitzuen eraikin bat izanik, beti defendatu dugun bezala.
Espazio horri dagokionez dagoen konplexutasun urbanistiko eta juridikoa altuera eta dorreetan laburbildu nahi izateak zentzugabekeria adierazten du.
Gobernu-talde honen asmoa da ekonomikoki eta juridikoki bideragarria den proiektu bat gauzatzea, ahalik eta lasterren abian jarri ahal izateko. Argi utzi nahi da: Durango da, eta durangarrak gara galtzen irtetzen garenak, udalerriaren erdigunean 60.000m2 baino gehiago dituen lurzoru hori erabiltzen ez badugu, gure arazo asko konpon ditzakeenak.
Gaur jakin dugunez, aurreko gobernu-taldeak hautsi egin zuen gainerako administrazioekiko negoziazio politikoaren bidea, eta herritarrei ezkutatu egin zaie.
Izan ere, negoziazioen haustura jakinda, bere legegintzaldian eten zituzten errekurtsoak berraktibatu egin ziren, maiatzaren 28ko hauteskundeen aurretik, kaltegarritasuna barne, eta akordioa baztertu egin zen.
Oraingo gobernu-taldeak Durangoren interesari begiratuko dio, eta, horretarako, arazoa konpontzeko bide posible guztiak eta horietako bakoitzak behar dituen denborak aztertu behar ditugu. Berehala irekiko dugu elkarrizketa eta negoziazioa ETSrekin, beti defendatu dugun bezala, eta, gainera, bilera bat egingo dugu talde politiko guztiekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12