DURANGO

Prentsa Aretoa

2023/06/15

EAJ-PNV ILUSIOZ ETA GOGOZ AGERTU DA DURANGORAKO DATOZEN LAU URTEETAN LAN EGITEKO

“Espero dugu kargu-hartze errespetuzkoa eta lasaia izatea, duela lau urte hauteskundeak irabazi arren gobernatzen ez genuenean egin zen bezala”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV ILUSIOZ ETA GOGOZ AGERTU DA DURANGORAKO DATOZEN LAU URTEETAN LAN EGITEKO

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko EAJ-PNVk udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin egindako elkarrizketa erronda bukatu du. Akordio zabalak lortzeko eta hauteskundeetara aurkeztu diren programak kontrastatzeko asmoz batzarrak egin ditu.

Azkenik, EAJ-PNVk PSErekin bakarrik gobernatuko du, gobernu-akordioa amaitzen ari baita, “Durangori egonkortasuna emateko eta Durangok etorkizun ilusionagarrirantz aurrera egiteko proiektuak gauzatzeko helburuarekin”, azaldu du Mireia Elkoroiribe alkategaiak. “Hala ere, gure aldetik, negoziazio-bideak beti egongo dira irekita alderdi guztientzat legegintzaldi osoan zehar, durangarren bizi-kalitateak hobera egin dezan ideiak, proiektuak eta lana batu eta ekarpenak egin behar direlako”, azpimarratu du EAJ-PNVko hautagaiak.

Horrela, legegintzaldi berriaren atarian, Durangon, Elkoroiribe ilusioz beterik dago, “eta hauteskundeetara aurkeztu genuen proiektu politikoa lantzeko eta martxan jartzeko gogoz. Proiektu bideragarri hori herritarrei modu argi eta zintzoan azaldu genien, eta 5.000 boto baino gehiago jaso zituen”.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVren taldeak espero du lehenbailehen hasi ahal izatea lanean, datorren larunbateko inbestidura saioaren ondoren hartutako konpromisoak betetzeko. “Espero dugu kargu-hartze errespetuzkoa eta lasaia izatea, duela lau urte hauteskundeak irabazi arren gobernatzen ez genuenean egin zen bezala” gaineratu du Elkoroiribek.

  Berri ikusiagoak...