DURANGO

Prentsa Aretoa

2023/06/02

EAJ-PNV DURANGO GAINERAKO ALDERDI POLITIKOEKIN BILDUKO DA GOBERNU EGONKOR BATEN BURU IZATEKO

EAJ-PNVk lehen egunetik lan egingo du bere hauteskunde konpromisoak betetzeko durangarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV DURANGO GAINERAKO ALDERDI POLITIKOEKIN BILDUKO DA GOBERNU EGONKOR BATEN BURU IZATEKO

ARGAZKIA JAITSI

Joan den igandeko hauteskundeetan EAJk durangarren % 35,37ren babesa lortu ondoren, alderdi jeltzaleak Durangoko Udalean ordezkaritza lortu duten alderdi politiko guztiekin elkarrizketa erronda hasiko du datorren astean. Durangoko alkategaia Mireia Elkororibek azaldu duenez, “helburua Durangorako gobernu egonkor bat lortzea da, EAJ-PNVk eta PSE-EEk foru- eta toki-erakundeen gobernagarritasunerako lortutako akordio orokorra oinarri hartuta, hauteskundeetara aurkezteko izan ditugun proiektuak garatzea ahalbidetuko duena eta, zalantzarik gabe, Durangoren bizi-kalitatea hobetuko duena”.

Horretarako, Durangoko EAJ-PNVko ordezkariek, Mireia Elkoroiribe buru dutela, bilerak egingo dituzte Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin, PSE lehenetsiz, datozen 4 urteetarako gobernu-akordioa zehazteko. Era berean, gainerako alderdi politikoekin bilduko da, programak kontrastatzeko eta Durangok gure udalerriko bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak dituen eta erabakigarriak izango diren proiektuei buruzko puntu komunak identifikatzeko. “Datozen urteetan, Durangoren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren proiektuak landuko dira, eta, beraz, une bakoitzean ahalik eta adostasun zabalenak lortzen saiatuko gara”.

Bestalde, Izaskun Urien EAJ-PNV Durangoko Uri Buru Batzarreko lehendakariak azpimarratu du gure helburua Durango hobetzeko lanean jarraitzea dela. “Eta leial izango gatzaizkio Aurrera Batera kanpainako gure leloari, bat egiten badugu ez baitut zalantzarik Durangok aurrera egingo duela eta askoz ere gehiago hobetuko dela”.

  Berri ikusiagoak...