DURANGO

Prentsa Aretoa

2023/05/22

DURANGOKO EAJ-PNVk KIROLAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN JARRAITUKO DU LAU URTEKO PARALISIAREN ONDOREN

“Kirolaren Eguna ere urtero antolatuko dugu, ziur aski apirileko lehen astean, Kirolaren Munduko Egunarekin batera, kirol-kluben eta ikastetxeen laguntzarekin, asteburu batean Durangon era guztietako kirolak egin eta ikusi ahal izateko”.

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJ-PNVk KIROLAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN JARRAITUKO DU LAU URTEKO PARALISIAREN ONDOREN

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko EAJ-PNVk beti egin du kirolaren aldeko apustua, eta horri esker Durango erreferente izan da bai Durango Kirolak zerbitzuaren aldetik bai kirol instalazioen aldetik, “eta badakigu Durangok zer behar duen, ikusi besterik ez dago gure herrian kirola egiten duten pertsonen kopuru handia, emaitza bikainekin, hala nola Paul Bereziartua, Deniba Konare, Oier Ariznabarreta, Elisabeth Luengo eta beste hainbat kirolari aipatzearren”, azaldu du Mireia Elkoroiribe alkategaiak.

Hala, Durangoko EAJ-PNVk jarduera fisikoa sustatzeko eta bultzatzeko hainbat proposamen jaso ditu hauteskunde-programan, “kirolaren aldeko apusturik egin ez den 4 urteko paralisiaren ondoren, Ezkurdiko frontoiaren birmoldaketa izan ezik, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker egin baita”, azpimarratu du Elkoroiribek.

Horregatik, EAJ-PNV Durangok kirola, jarduera fisikoa eta adin guztientzako bizi-ohitura osasungarriak sustatuko ditu durangarren autonomia, osasun eta ongizate handiagoa bermatzeko helburuarekin. “Durango Kirolaken kirol zerbitzua indartu eta areagotuko dugu, begiraleen arreta ordutegia, zuzendutako jardueren eskaintza eta gehien eskatzen diren kirol instalazioen irekiera ordutegia zabalduz. Tabirako kirol-eremua handitu eta hobetuko dugu, arauzko futbol-zelai berri batekin, doako sarbidea duen estali gabeko frontoiarekin eta aldagela berriekin berritutako kanpoko igerilekuekin natural pribilegiatu batean”, hautagaiak azaldu duenez, ingurune.

“Kirolaren Eguna ere urtero antolatuko dugu, ziur aski apirileko lehen astean, Kirolaren Munduko Egunarekin batera, kirol-kluben eta ikastetxeen laguntzarekin, asteburu batean Durangon era guztietako kirolak egin eta ikusi ahal izateko”.

  Berri ikusiagoak...