DURANGO

Prentsa Aretoa

2023/05/04

DURANGOKO EAJ-PNVK OHZ BERRIKUSIKO DU, FAMILIA UGARIENTZAKO HOBARIAK BERRESKURATUKO DITU ETA UDALAREN ZERGA KARGA MURRIZTUKO DIO MERKATARITZARI

Durangoko EAJ-PNVk Durangoko OHZren hobariak berreskuratzea adostu du Hirukiderekin, beste udalerri batzuetan egiten ari den bezala

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJ-PNVK OHZ BERRIKUSIKO DU, FAMILIA UGARIENTZAKO HOBARIAK BERRESKURATUKO DITU ETA UDALAREN ZERGA KARGA MURRIZTUKO DIO MERKATARITZARI

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko EAJ-PNV Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioarekin bildu da, familia ugariei hobariak berreskuratzeko asmoz. Mireia Elkoroiribe hautagaiak adierazi duenez, “EAJ-PNVk OOFFei zuzenketa bidez proposatu zien gaia da, baina ez zuen aurrera egin, gobernu taldeak atzera bota zuelako. Hala ere, une demografiko zailean gaude, eta jaiotza-tasa sustatzeko neurriak hartu behar direla uste dugu”.

Horregatik, Durangoko EAJ-PNVk Durangoko OHZren hobariak berreskuratzea adostu du Hirukiderekin, beste udalerri batzuetan egiten ari den bezala. Zehazki, %10 eta %90 arteko hobaria emango da, familia-errenta estandarizatuaren arabera. Era berean, udal-zerbitzuen tasetan eta prezio publikoetan beste hobari batzuk ezarriko dira, hala nola Musika Eskola, Durango Kirolak edo zabor-bilketa, besteak beste. Horrela, gobernu-aldaketarekin desagertu ziren familia ugarientzako laguntzak berreskuratuko dira.

Bestalde, Durangoko EAJ-PNVk gogorarazi du Ordenantza Fiskalak eztabaida iturri izan direla legegintzaldi osoan zehar. Josune Escotaren hitzetan, “gobernu taldeak zergak nabarmen igotzea erabaki zuen pandemia betean, berriro berrikusi gabe. Guk urtez urte azpimarratu dugu katastro-balioak berrikusi behar direla, baita gobernu-taldeak 2020an egindako OHZren igoera desproportzionala ere, baina ez digute jaramonik egin”.

Hala, hurrengo legealdiari begira, Durangoko Euzko Alderdi Jeltzaleak konpromiso hauek hartu ditu:

  • Durangoko udalerriko hiri- eta landa-izaerako ondasun higiezinen balio-ponentzia berri bat aktiboki bultzatzea, balio-desberdintasunak alde ahulenetara murrizteko.
  • Familia ugarientzako hobariak berreskuratzea, jaiotza-tasa sustatu behar den une demografiko zailean.
  • Udalak merkataritzari ezartzen dion karga fiskala murriztea, Durango biziberritzen laguntzeko.

  Berri ikusiagoak...