Prentsa Aretoa
2023/04/29
ELKOROIRIBEK BERE PROGRAMAREN HAMAR ARDATZAK AURKEZTU DITU DURANGON AURRERA EGITEKO, LIDERGO INDARTSUAREKIN ETA TALDE KONPROMETITU ETA PRESTATUAREKIN
Mireia Elkoroiribe alkategaiak esan du Durangok inoiz baino gehiago behar duela lidergo sendoa eta talde konprometitua eta prestatua AURRERA EGITEKO eta durangarren bizi-kalitatea hobetzeko

Gaur goizean, Ezkurdin, Durangoko EAJ-PNVk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen taldearen eta programaren aurkezpena egin da. Itxaso Atuxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak aurkezpenean parte hartu du, eta nabarmendu du Durangoko EAJk talde indartsua osatu duela eta zuen ondoan jarri nauzuela hauteskunde-programa gauzatzeko. Gaineratu duenez, zuen ondoan izango gaituzue, eta, horrela, elkarrekin, lau urte barru itzuli ahal izango gara, durangarrek nahi eta behar zituzten gaiak lortu ditugula esateko. Horixe da EAJ-PNVren izateko modua; horixe da gure hitza, eta horixe beteko dugu.
Bestalde, Mireia Elkoroiribe alkategaiak esan du Durangok inoiz baino gehiago behar duela lidergo sendoa eta talde konprometitua eta prestatua AURRERA EGITEKO eta durangarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Horrela, oposizioan egonda elkarrekin lan egin duten zinegotziei eskerrak eman ondoren, Elkoroiribek eta gainerako hautagaitzek hauteskundeetara aurkezteko konpromiso nagusiak azpimarratu dituzte.
Osasuna da EAJ-PNVren Durangoko programaren ardatz nagusietako bat. Horretarako, Durangoko Bereizmen Handiko Osasun Zentroa – Ospitalea eraikitzea proposatzen dute trenbidearen lursail zaharretan. Ziur gaude zentro berri honek gure osasun-arreta hobetzen lagunduko duela, beharrezkoak ez diren joan-etorri asko saihestuko dituela, 24 orduko premiazko arreta eta diagnostiko osoagoa eta aurreratuagoa izatea ahalbidetuko duela. Halaber, mendetasun-egoeran dauden adinekoen eta Durangoko eta Durangaldeko pertsona kalteberen premia soziosanitarioei erantzuteko aukera emango du, Mireia Elkoroiribe hautagaiak adierazi duenez.
Durangoko EAJ-PNVren beste ardatz bat garapen ekonomikoa eta enplegua da. Horrela, tokiko merkataritza bultzatzearekin eta merkatuko plaza dinamizatzearekin batera, aspalditik ari dira lanean Durangaldeko Ekogarapen Gunea proiektuan, hau da, ekonomia sustatzeko eta goi-mailako prestakuntzarako zentroa, bai lanbide-heziketarako, bai unibertsitate-heziketarako, gazteen artean enplegua eta prestakuntza sustatzeko.
Kirola eta jarduera fisikoa, mugikortasun iraunkorra, segurtasuna, garbitasuna eta bizikidetza hobetzea, berdintasuna, zahartze aktiboa eta harreman-zahartzea edo Durango euskal kulturaren egoitza bilakatuz euskararen kultura eta erabilera dinamizatzeko programak dira hautagaitzaren beste proposamenetako batzuk. Durangarren benetako premiei erantzuten dieten proiektuak dira, oposizioan egon arren EAJ-PNVtik bultzatzen ari garenak, eta Durangoko Udalean lidergo sendoa eta talde konprometitu eta gai bat badugu bakarrik aterako direnak aurrera.
HAUTZAGAITZA:
MIREIA ELKOROIRIBE Komunikazioa eta Kanpoko Harremanak, 47 urte.
SARA OCEJA, Arkitektoa, 53 urte.
JOSUNE ESCOTA, Abokatua, 52 urte.
MIKEL ORTEGA, Ekonomista, 31 urte.
ASIER PERUGORRIA, Informatika sistemen administraria, 37 urte.
ARANTZA BARRENETXEA, Kazetaritza eta zuzenbidea. 60 urte
PAULE SANCHEZ, Informatika eta Telekomunikazio enpresaren kudeatzailea, 39 urte.
JON SERGIO, Orientatzailea eta irakaslea, 48 urte.
JULENE ZAMALLOA, Turismoko lizentziatua, 34 urte,
ANDER ODRIOZOLA, Erizaintzako laguntzailea , 33 urte
JONE LETURIONDO, Politika, Ekonomia eta Filosofiako ikaslea, 19 urte
IKER TXERTUDI, Negozioen kudeaketa eta Padelko entrenatzailea, 28 urte.
HAUTESKUNDE PROGRAMAREN ARDATZAK
- BEREIZMEN HANDIKO OSASUN ZENTROA “DURANGOKO OSPITALA” / CENTRO DE SALUD DE ALTA RESOLUCIÓN “HOSPITAL DE DURANGO”
- GARAPEN EKONOMIKORAKO ETA GOI-MAILAKO FORMAKUNTZARAKO GUNEA / NUEVO ESPACIO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y FORMACIÓN SUPERIOR
- KIROLA , PERTSONEN OSASUN ETA ONGIZATEAREN ITURRI / DEPORTE COMO FUENTE DE SALUD Y BIENESTAR PARA LAS PERSONAS
- MERKATU PLAZA , DURANGOKO ALDE ZAHARRAREN BIHOTZA / MERKATU PLAZA , CORAZÓN DEL CASCO VIEJO DE DURANGO
- ZAHARTZE AKTIBOA , OSASUNGARRIA ETA ERLAZIONALA / ENVEJECIMIENTO ACTIVO, SALUDABLE Y RELACIONAL
- DURANGO, EUSKAL KULTURAREN EGOITZA / DURANGO, SEDE DE LA CULTURA VASCA
- ETXEBIZITZA , AISIA ETA GAZTEAK AKTIBOKI ENTZUTEA / VIVIENDA, OCIO Y ESCUCHA ACTIVA Y CONTINUA PARA LA JUVENTUD
- DURANGO OINEZ ETA BIZIKLETAZ / DURANGO A PIE Y EN BICICLETA
- TOKIKO MERKATARITZA BULTZATZEA DURANGO BIZIBERRITZEKO / IMPULSO AL COMERCIO LOCAL PARA REVITALIZAR DURANGO
- SEGURTASUNA , GARBITASUNA ETA BIZIKIDETZA HOBETZEA / MEJORA DE LA SEGURIDAD, LA LIMPIEZA Y LA CONVIVENCIA
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12