Prentsa Aretoa
2023/04/24
DURANGOKO EAJ-PNVren HAUTAGAITZA ETA PROGRAMAREN ARDATZ NAGUSIEN AURKEZPENA
Ekitaldian Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkategaia izango dira Mireiak hauteskunde programaren ildo nagusiak azalduko ditu bere taldekideekin batera.

Datorren apirilaren 29an Durangoko EAJ-PNVk bere hautagaitza eta maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkezteko programaren ardatz nagusiak aurkeztuko ditu.
Ekitaldian Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkategaia izango dira Mireiak hauteskunde programaren ildo nagusiak azalduko ditu bere taldekideekin batera.
Hautagai jeltzaleak aurreratu duenez, “Durangok aurrera egin behar du. Horretarako, Durangarren beharrizanei erantzuna emango dieten proiektu garrantzitsuak behar ditugu; hala nola, Gaitasun Handiko Zentroa-“Durangoko Ospitalea” edo promozio ekonomikorako eta goi mailako formakuntzarako “Ekogarapen Gunea”. Hauek aurrera egingo dute, soilik, Durangoko Udalean lidergo sendoa eta talde kapaz eta konprometitua badugu”.
Ekitaldia apirilaren 29an izango da, Ezkurdin, 11:00etan. Aurkezpenaren ostean Lander Luque DJ egongo da.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12