Prentsa Aretoa
2023/04/21
DURANGOKO EAJ-PNVk BILBO ETA DURANGO ARTEAN 15 MINUTUKO TRENBIDE MAIZTASUNAK EZARTZEA ESKATUKO DU
“Garraio publikoaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua irmoa da, baina herritar durangarrek trena erabiltzea nahi badugu, ezinbestekoa da maiztasunak hobetzea"
Durangoko EAJ-PNVk ETSri eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari eskatuko die Bilbo eta Durango artean 15 minuturo tren-maiztasunak ezartzeko, duela 10 urtetik eskatzen den bezala.
Gaur argitaratutako albistearen arabera, ETSk lizitaziora atera du Euskotrenek Bilbo eta Gernika artean hamabost minutuan behin zerbitzua eskaini ahal izateko Zugaztietan tarte bat bikoizteko eraikuntza-proiektua. EAJ-PNV Durango-Bilbo linean bikoizketa-lanak duela 10 urte baino gehiago egin zirela gogorarazi du, inbertsio handia eginda, trenaren maiztasuna hobetzeko helburuarekin. Hala ere, Durangotik Bilbora joateko maiztasunekin jarraitzen dugu, eta alderantziz, 30 minuturekin.
“Garraio publikoaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua irmoa da, baina herritar durangarrek trena erabiltzea nahi badugu, ezinbestekoa da maiztasunak hobetzea. Inbertsioak eginda daude, eta uste dugu 15 minutuko maiztasunak lehenbailehen ezarri beharko liratekeela, 5. linearen zain egon beharrik gabe. Linea horrek urteak beharko ditu egikaritzeko”, azaldu du Mireia Elkoroiribe EAJ-PNVko hautagaiak.
Mugikortasun iraunkorra Durangoko EAJ-PNVren lehentasunetako bat da, eta zalantzarik gabe garraio publikoa erabiltzea jasangarrienetako bat da, ingurumenean eragin negatiboak murrizten baititu. “Durangon, zorionez, garraio publikoko zerbitzu ona dugu, eta erabilera sustatu behar dugu, maiztasunak eta ordutegiak hobetuz, herritarren beharretara hobeto egokitu ahal izateko. Horrela bakarrik lortuko dugu ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eta mugikortasun iraunkorrago baterantz eraginkortasunez aurrera egitea”, azpimarratu du Mireia Elkoroiribek.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12