DURANGO

Prentsa Aretoa

2023/03/23

OSASUN SAILAK BERRETSI DU BEREIZMEN HANDIKO OSASUN-ZENTRO BAT ERAIKI BEHAR DELA

“Jaso genezakeen albisterik onenetako bat da; izan ere, duela urtebetetik eskatzen ari ginen bezala, horrelako zentro batek Durangoko eta Durangaldeko osasun-beharrak hobetuko ditu”

rss Ezagutzera eman
 OSASUN SAILAK BERRETSI DU BEREIZMEN HANDIKO OSASUN-ZENTRO BAT ERAIKI BEHAR DELA

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko EAJ-PNVrentzat, Osasun Sailak Bereizmen Handiko Zentro bat eraikitzeko beharra berrestea “jaso genezakeen albisterik onenetako bat da; izan ere, duela urtebetetik eskatzen ari ginen bezala, horrelako zentro batek Durangoko eta Durangaldeko osasun-beharrak hobetuko ditu, eta Osakidetzak horrela berresten du gure proposamena beharrezkoa, bideragarria eta egingarria dela”, azaldu du Josune Escota zinegotzi jeltzaleak.

Hala, Mankomunitateari igorritako gutunean adierazten denez, Osakidetzak egungo bi osasun-zentroak bateratzea planteatzen du, lehen mailako arreta, ospitaleko arreta espezializatua eta arreta soziosanitarioa hartuko lituzkeen handiago batean. Txosten horren arabera, ekipamendu berria herriko erdigunean kokatu beharko litzateke, eskualdeko biztanleei eta beste udalerri batzuetako biztanleei sarbidea errazteko. “Horretarako, dokumentuak aurreratzen du 8.430 m2-ko azalera eraikia beharko dela, eta horri aparkaleku bat gehitu beharko litzaiokeela, eta Durangok BEPBren espazioarekin primeran egokitzen den kokapen bat du. Beraz, Durangoko Udalari eskatzen diogu kontuan har ditzala gure udalerriaren beharrak eta ez dezala oztopatu gure osasun-zerbitzuak hobetzeko aukera oso ona izan daitekeena” azpimarratu du Escotak.

OSAKIDETZAREN BAIEZTAPENA

  Berri ikusiagoak...