DURANGO

Prentsa Aretoa

2023/03/22

DURANGOKO EAJ-PNV PROPOSAMENAK JASOTZEN ETA DURANGARREKIKO ENTZUTE AKTIBOA MANTENTZEN ARI DA

Durangoko EAJ-PNVren hautagaitzak, Mireia Elkoroiribe buru duela, Durangorako proiekturik onena aurkezteko helburuarekin, hainbat komunikazio-bide ireki ditu proposamenak jasotzeko, entzute aktiboa mantentzeko eta durangarren bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak eta ideiak kontrastatzeko

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJ-PNV PROPOSAMENAK JASOTZEN ETA DURANGARREKIKO ENTZUTE AKTIBOA MANTENTZEN ARI DA

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko EAJ-PNVren hautagaitzak, Mireia Elkoroiribe buru duela, Durangorako proiekturik onena aurkezteko helburuarekin, hainbat komunikazio-bide ireki ditu proposamenak jasotzeko, entzute aktiboa mantentzeko eta durangarren bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak eta ideiak kontrastatzeko.

Horrela, Zumalakarregi 2an lokal berria irekitzeaz gain, durangarrak proposamenak egitera, informazioa eskatzera edo zalantzak argitzera hurbildu ahal izateko, maiatzeko hauteskundeetarako hautagaiak hainbat auzo-elkarterekin eta kultur eta gizarte eragilerekin bilerak egiten ari dira, ideia eta proiektuak kontrastatzeko eta Durango hobetu dezaketen proposamenak jasotzeko.

Bestalde, azken asteetan #Barikueda bezalako ekimenei hasiera eman zaie, non asteko egun honetan Durangoko hainbat gunetara joaten diren bizilagunekin hitz egiteko. Eta astelehen eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara, Mireia Elkoroiribe hautagaia lokalean izango da kafe batekin hitz egin nahi duen ororentzat.

Lokalera hurbiltzeaz gain, proposamenak edo ideiak helarazteko interesa duen orok posta elektronikoz edo telefonoz ere egin dezake:

📍 Zumalakarregi, 2: Astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara,

Larunbatetan: 10:00-14:00

📧 Emaila: eaj@durango.eus

📞 Tel.: 946 201 333

📱 Whatsapp: 651 704 553

  Berri ikusiagoak...