Prentsa Aretoa
2023/03/09
DURANGOKO EAJ-PNV KEZKATUTA AGERTU DA DELITUEN GORAKADAGATIK, ETA PLAZAK BETETZEA ETA KALEETAN UDALTZAIN GEHIAGO EGOTEA PROPOSATU DU
Udal talde jeltzaleak behin baino gehiagotan galdetu ditu osoko bilkuran igoera horren aurrean aurreikusitako neurriak, inolako erantzunik jaso gabe
Durangoko EAJ-PNV kezkatuta agertu da herriko negozioetan zenbat lapurreta izan diren jakitean. Talde jeltzaleak, egoera horren aurrean, urtarrilean galdetu zuen idatziz, Erregistro bidez, eta otsaileko osoko bilkuran galdetu zuen zer neurri hartu behar zituen gobernu taldeak delituen gorakadaren aurrean; “hala ere, oraindik ez dugu horri buruzko erantzunik jaso”, azaldu du Josune Escota zinegotzi jeltzaleak.
“EAJ-PNVk, gobernu talde honen gelditasunaren aurrean, hutsik dauden plaza guztiak betetzea eta Durangon udaltzain gehiago egotea eta beste agente batzuekin lankidetza handiagoa bermatzea proposatzen dugu, haien presentzia ere indartu dezaten”.
EAJ-PNVren udal-taldeak azpimarratu duenez, “neurriak lehenbailehen hartu behar dira Durangoko negozioetan jasaten ari diren lapurreta-kasu ugariak geldiarazteko. Are gehiago, Ertzaintzak iazko delituei buruz argitaratutako datuen arabera, Durangon arau-hausteen % 43,26ko gorakada jasotzen da, 20.000 biztanletik gorako Euskadiko herrietan delitu horien hazkunde handiena izan duten herrietako bat bihurtu baita. Zehazki, 2022an, 2021eko datuekin alderatuta, ebasketak % 46,12 gehitu ziren, urte batean 232tik 339ra. Eta indarrezko lapurretei dagokienez, igoera are handiagoa izan da, zehazki, % 72,31koa, 2021ean 65 kasu izatetik iaz 112 izatera igaro baita”.
“Kasu guztietan, arau-hausteak modu kezkagarrian igo dira, eta premiazkoa da neurriak hartzea. EAJ-PNVtik gobernu taldeari eskua luzatzen diogu neurriak hartzeko eta elkarrekin lan egiteko, horrela negozioen eta durangarren segurtasuna areagotzeko”, adierazi du Josune Escotak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12