DURANGO

Prentsa Aretoa

2023/02/24

DURANGOKO EAJ-PNVK, BERE ZUZENKETA BATI ESKER, AURREKONTUETAN SARTUTA DAGOEN ADINEKOENTZAKO KOMUN PUBLIKOARI BURUZ GALDETU DIO GOBERNU TALDEARI

Horren inguruan galdetu zuen udal taldeak egindako osoko bilkuran, batez ere “adineko pertsonentzat beharrezkoa den zerbitzu horren egoera edo instalazio-data jakiteko”.

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJ-PNVK, BERE ZUZENKETA BATI ESKER, AURREKONTUETAN SARTUTA DAGOEN ADINEKOENTZAKO KOMUN PUBLIKOARI BURUZ GALDETU DIO GOBERNU TALDEARI

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV udal taldeak 2023ko aurrekontuan egindako zuzenketa bati esker, bainugela publiko baten instalazioa gehitu zen, eta gai horren inguruan galdetu zuen udal taldeak egindako osoko bilkuran, batez ere “adineko pertsonentzat beharrezkoa den zerbitzu horren egoera edo instalazio-data jakiteko”.

Bestalde, tabernetako komunak eskuragarri jartzeko abiatutako,'Taberna atseginak' ekimenari dagokionez, Josune Escota ordezkari jeltzaleak adierazi zuenez “ekimen interesgarria iruditzen zaigu, baina sentitzen dugu ostalaritzarekin inolako konturik izan gabe egitea, hori funtsezkoa baita ekimenak lortu nahi duen helburua lortzeko, hau da, adinekoekin leku eta zerbitzu lagunkoiak sortzea, Lekeition egin zen bezala eta EAJ-PNVk Durangon ere egitea proposatzen duen bezala, ekimenaren arrakasta bermatzeko”.

  Berri ikusiagoak...