Prentsa Aretoa
2023/02/22
DURANGOKO EAJ-PNVK BEHIN ETA BERRIZ ESAN DU BEREIZMEN HANDIKO OSASUN-ZENTROAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DUELA, OSASUN-PREMIA NAGUSIAK KONPONTZEKO
EAJ-PNV udal-taldeak Osasun Sailari eskatu dio lehenbailehen egin eta aurkez dezala Durangaldeko osasun-beharrei buruzko azterketa sakon bat, mozioan planteatutako pediatriako arreta eta erditzeak barne.

Galdakao-Usansoloko Ospitalean arrisku txikiko pediatria eta erditze zerbitzuak gaitzea eskatzeko osoko bilkuran aurkeztutako mozioaren aurrean, EAJ-PNV udal taldeak berretsi egin du Durangoko Bereizmen Handiko Osasun Zentroaren aldeko apustua, Durangoko eta Durangaldeko egungo osasun-premia nagusien konponbide gisa.
Talde jeltzaleak azaldu du bat egiten duela hurbiltasunak eta ongizateak osasun-arretan duten garrantziarekin, baita pediatrian eta amatasunean ere. Horregatik, hain zuzen ere, EAJ-PNVk Durangon Bereizmen Handiko Osasun Zentro bat eraikitzea proposatu du. “Zentro horretan, lehen mailako arretaz, pediatriaz eta 24 orduko larrialdiez gain, ahalik eta proba diagnostiko gehien, mamografiak eta kanpo-kontsultak egin ahal izango dira, eta ginekologiarako eta ama-haurrentzako espazio handiagoa izan ahal izango da, eta haurdunaldian eta erditze ostean hitzorduak indartu ahal izango dira. Horrela, prozesu osoaren kontrol handiagoa bermatuko da”, Josune Escota zinegotzi jeltzaleak azaldu duenez.
Hala ere, erreferentziazko ospitaleetan eskaintzen jarraitu behar duten zerbitzuak daudela uste dugu. “Erditzeen gaia oso garrantzitsua da; izan ere, gero eta erditze arriskutsu gehiago izaten dira, neurri handi batean, amatasun-adina handitzen ari delako, 35 urte inguruko batez besteko adinarekin. Hori dela eta, kezkatuta gaude asistentziaren atomizazioak kalte egin dezakeelako amaren eta haurraren kalitatean eta segurtasunean, ebazteko ahalmen askoz txikiagoa duten zentroak sortzen baitira. Guretzat garrantzitsua da hurbiltasuna, baina segurtasuna da lehenik eta behin”.
Horregatik, “Osakidetzak lehenbailehen Durangaldeko osasun-premien azterketa sakona egin eta aurkezteko beharra daukagu, mozioan planteatutako pediatriako arreta eta erditzeak barne, detektatzen diren benetako beharrei ahalik eta irtenbiderik onena emateko neurri zehatzak eta egokiak hartzeko. EAJ-PNVren helburua Durangoko eta Durangaldeko osasun-arreta indartzea da, eta, horretarako, Trenbideko BEPBn bereizmen handiko osasun-zentro berri bat eraikitzea proposatzen du, beharrezko osasun-zerbitzu guztiak izango dituena, durangarrentzako eta eskualde osoarentzako irisgarritasuna bermatzeko lekurik onena dela iritzita” azpimarratu du Escotak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12