Prentsa Aretoa
2022/12/20
DURANGOKO EAJ-PNVk ARAMOTZ BIRGAITZEKO AKORDIOAK AURRERA EGITEA TXALOTU DU
“Gogoan izan behar da 2018an hasi zela Aramotz hirigintzatik eta energiatik lehengoratzeko proiektua. Urte horretan eman ziren ‘Aramotz Berritu‘ proiektuaren lehen urratsak, eta orain, Europar Batasuneko Nextgeneration Funtsei esker, proiektua errealitate bihur daiteke”

Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta Durangoko Udalaren arteko hitzarmenak aurrera egiten duela jakin ondoren, EAJ-PNVren udal-taldea poztu besterik ezin da egin Aramotz zaharberritzen aurrera egin delako. “Gogoan izan behar da 2018an hasi zela Aramotz hirigintzatik eta energiatik lehengoratzeko proiektua. Urte horretan eman ziren ‘Aramotz Berritu’ proiektuaren lehen urratsak, eta orain, Europar Batasuneko Nextgeneration Funtsei esker, proiektua errealitate bihur daiteke” azaldu du Mireia Elkororiribe bozeramaile jeltzaleak.
Hala, Durangoko Udalak 3.665.809 euro jasoko ditu Europar Batasunaren Nextgeneration funtsetatik, Aramotz Berritu proiektura bideratzeko, auzo durangarra osatzen duten 128 etxebizitza eta sei lokali irisgarritasun eta eraginkortasun energetikoa emateko. Proiektu hori 2018an hasi zen EAJ-PNVren agindupean.
“Proiektuak atzerapenak izan baditu ere, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Durangoko Udalak hitzarmena sinatzea onartu dute. Gainera, Udalbatzak bihar onartuko ditu etxebizitzen jabeei birgaitzeko laguntzak emateko oinarriak. Hala, laster jarriko dira martxan Aramotz birgaitzeko lanak, eta hori oso berri ona da auzo historikoarentzat eta, oro har, Durangorentzat” azpimarratu du Elkoroiribek.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12