Prentsa Aretoa
2022/11/23
“PANDEMIA BETE-BETEAN IGO ONDOREN TASAK ETA ZERGAK IZOZTEA DEMAGOGIA HUTSA DA”
Komeni da gogoratzea 2020an, pandemia betean, gobernu-taldeak zergak modu orokorrean igon zituela, horrek herritarrentzat, saltokientzat eta enpresentzat suposatu zuen esfortzuarekin, eta EAJ-PNVk kritikatu egin genuen, etxebizitza osoan % 14 eta % 16 arteko igoera suposatzen baitzuten, eta % 15 eta % 20 artekoa merkataritza eta industria osoan, hau da, bere garaian esan genuen bezala, “kolpe gogorra flotazio-lerroan”, ekonomia suspertzeko edozein estrategiatarako

Durango, azaroaren 23a.- Durangoko EAJ-PNV udal taldeak demagogia gisa definitzen du Durangon tasak eta zergak izoztuko direla dioen titularra. “Komeni da gogoratzea 2020an, pandemia betean, gobernu-taldeak zergak modu orokorrean igon zituela, horrek herritarrentzat, saltokientzat eta enpresentzat suposatu zuen esfortzuarekin, eta EAJ-PNVk kritikatu egin genuen, etxebizitza osoan % 14 eta % 16 arteko igoera suposatzen baitzuten, eta % 15 eta % 20 artekoa merkataritza eta industria osoan, hau da, bere garaian esan genuen bezala, “kolpe gogorra flotazio-lerroan”, ekonomia suspertzeko edozein estrategiatarako” gogorarazi du Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak.
Talde jeltzaleak gogoratu egin du ere hurrengo urtean, hau da, 2021ean, izandako igoera horren ostean, EH Bildu eta Herriaren Eskubideak-Podemos pozik agertu zirela zergak izozteagatik, baina, egia esan, horrekin aurreko urteko igoera finkatzen zuten, aurreko urtean baino 800.000 euro gehiago bildu baitziren. “2020an, igoeraren justifikazioa izan zen Udalkutxaren diru-bilketa jaitsi egin zela, baina hurrengo urteetan erakunde horren diru-bilketa nabarmen igo da, eta Durangon ez dira berreskuratu pandemiaren aurreko tasak eta zergak guk EAJ-PNVtik eskatu genuen bezala”, azaldu du Elkoroiribek.
Durangoko EAJ-PNVk IBIren eta zerga-bilketaren bilakaera jasotzen duen taula argitaratu du. Bertan ikus daitekeenez, 2020an Udalkutxaren diru-sarrera 16.132.287 eurokoa izan zen, baina 2023rako aurreikuspena 21.663,457 eurokoa da, hau da, % 13,68 handiagoa. Bestalde, 2019tik 2023ra, IBIren igoera % 25,28koa izan da, eta tasetan eta bestelako diru-sarreretan % 26,58 egin du gora; hala, 2019an 4.855.001 euro bildu baziren 2023an, 6.145.667,31 bilduko dira. EH Bildu eta Herriaren Eskubideak-Podemos Durangon gobernatzen ari direnetik, diru-sarreren guztizko igoera % 16,27koa izan da.
“Datuak eskuan, berriro ere esan dezakegu marketin politikoko kanpaina berri baten aurrean gaudela, non herritarrak engainatzen diren hitz-jario handiz, baina, jakina, gardentasunik gabe eta daturik gabe, eta udal hauteskundeei begira”, azpimarratu du Mireia Elkoroiribek.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12