Prentsa Aretoa
2022/11/17
DURANGOKO EAJ-PNVk MAIATZEKO UDAL HAUTESKUNDEETARAKO ZERRENDA AURKEZTU DU
EAJ-PNVren hurrengo udal hauteskundeetarako hautagaitzak, Mireia Elkoroiribe alkategaia buru duela, esperientzia, gazteria, kudeaketa gaitasuna eta, batez ere, ilusioa eta Durangorekiko konpromisoa uztartzen ditu

Durangoko EAJ-PNVren afiliazioak gaur, azaroak 17, egindako ezohiko batzarrean 2023ko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaiak aukeratu ditu. EAJ-PNVren hurrengo udal hauteskundeetarako hautagaitzak, Mireia Elkoroiribe alkategaia buru duela, esperientzia, gazteria, kudeaketa gaitasuna eta, batez ere, ilusioa eta Durangorekiko konpromisoa uztartzen ditu. Uri Batzarrak oso positibotzat jo ditu hautagaitza berriaren balioak.
Horrela, urrian Durangoko alkategaia aukeratu ondoren, Durangoko EAJ-PNVk dagoeneko zehaztuta dauka diziplina anitzeko talde bat duen hautagaitza, zeinaren balio nagusia Durangorekiko duen konpromisoa eta ezagutza baita udal kudeaketan duen esperientzia ere. Guztiek ibilbide egiaztatua dute zuzenbidean, ekonomian, hirigintzan, ingeniaritzan, ingurumenean, turismoan, kirolean, hezkuntzan edo komunikazioan, besteak beste.
Horretaz gain taldeak, ibilbide luzea du kudeaketa publikoan zein pribatuan, ezaguna eta positiboki aitortua. Durangoko EAJ-PNVk 2030eko Durango gidatzeko giza talderik onena aurkeztu du horrela. Egungo gizarte durangarraren isla garbia den hautagaitza da, udalerria eta durangarren beharrak sakonki ezagutzen dituena, eta Durangoren alde arduraz eta seriotasunez lan egiten jarraitzeko nola aurre egin dakiena.
Horretarako, EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak prozesu sakona egin du udalerriak behar dituen giza profilak eta profil profesionalak aztertu eta baloratzeko. Hautagaitza osatzen duten pertsona guztiek ilusioz eta lan egiteko gogoz ekiten diote bide berri honi, helburu komun bat lortzeko: durangar guztien bizi-kalitatea hobetzea, konpromiso zintzoa, erantzukizuna eta hurbiltasuna oinarri hartuta.
Bestalde, hautagai gehienek hautagaitza errepikatzen badute ere, Durangoko Uri Buru Batzarrak bereziki eskertu nahi du gaur egun udal taldeko zinegotzi diren baina hurrengo hautagaitzan parte hartuko ez duten pertsonen lana.
DURANGOKO EAJ-PNVko ZERRENDA OSOA 2023ko UDAL HAUTESKUNDEETARAKO
- Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia. Comunicación y Relaciones Externas
- Sara Oceja Salazar. Arquitecta
- Josune Escota Bisbal. Abogada
- Mikel Ortega Marañon. Economista
- Arantza Barrenetxea Arruti. Periodismo y Derecho. Téc. Adm. y Servicios.
- Paule Sanchez Arieta-Araunabeña. Tec. Adm. y Finanzas. Empresa TIC´s
- Asier Perugorria. Adm y Sist informáticos. Tec. Sup. Imagen e Informática
- Jon Sergio Atxotegi. Profesor
- Julene Zamalloa fuentes. Técnico Turismo
- Ander Odriozola Benavente . Auxiliar Sanitario. Operario Osakidetza
- Jone Leturiondo Escobio. Estudiante de Política, Economía y Filosofía
- Iker Txertudi . Gestión de Negocios. Monitor de Pádel
- Bittor Etxeguren Moreno, Tec. Electromecánica, Técnico de Montaje
- Izaskun Urien Azpitarte. Derecho y Sociología. Directora de RRHH.
- Iker Oceja Sobrón. Responsable taller mecanizado
- Harri Guridi. Ordeñana. Tec de Sistema . Gestión de suministro Ind.
- Mónica Ibañez Gonzalez. Sociología y Ciencias Políticas. Gestión Adm. y RRHH
- Jose Ignacio Otadui. Técnico de Mantenimiento
- Joana de Irala Bizkarra. Ingeniera
- Jon Urgoiti Amorrortu. Responsable Comercial
- Pili Ardanza Uribarren, Lic Derecho.
………………….
- Alex Boto. Ciencias Económicas. Planificación ambiental
- Juanmi Barrenetxea , Jubilado
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12