DURANGO

Prentsa Aretoa

2022/10/26

DURANGOKO EAJ-PNVk BERRIRO SALATU DU GOBERNU TALDEAK INFORMAZIO ETA GARDENTASUN FALTA DUELA

"Denoi Interesatzen zaizkigun datuak dira, eta EAJ-PNVk gobernatzen zuenean ematen ziren, alde batetik, Udaltzaingoaren agenteen eta jaietan etengabe lan egin duten garbitzaileen lana balioesteko, eta, bestetik, herritarrak kontzientziatzeko”

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJ-PNVk BERRIRO SALATU DU GOBERNU TALDEAK INFORMAZIO ETA GARDENTASUN FALTA DUELA

ARGAZKIA JAITSI

Gaur arratsaldean egindako Osoko Bilkuran Josune Escota EAJ-PNVko Udal Taldeko zinegotziak Durangoko jaiei buruzko informazio osoa, egiazkoa eta gardena eskatu du.

“Guztiok bat gatoz jai hauen balorazio positiboa egitearekin, eguraldia lagun izan dugulako eta jarduera ugariz gozatu ahal izan dugulako. Baina jaietan zehar herritarrek ezagutu beharko lituzketen gauza gehiago gertatu dira. Esate baterako, jaietan jazotako erasoak, prentsaren bidez jakin ditugunak, herritarrek zenbat ebasketa eta gorabehera ezagutu ditugun edo zenbat zabor kilo bildu dituen garbiketa-zerbitzuak. Interesatzen zaizkigun datuak dira, eta EAJ-PNVk gobernatzen zuenean ematen ziren, alde batetik, Udaltzaingoaren agenteen eta jaietan etengabe lan egin duten garbitzaileen lana balioesteko, eta, bestetik, herritarrak kontzientziatzeko”.

Escotak informazio zorrotzagoa eta gardenagoa behar dela azpimarratu du. “Larria iruditzen zaigu alkateak Bozeramaileen Batzordean erasoak izan direla ukatzea eta kalean enteratzea ez dela horrela izan, eta osoko bilkuraren kontu-ematean baieztatzea bai egon direla. Gure ustez, Udaletik informaziorik ez emateak iluntasunaren eta segurtasunik ezaren sentsazioa ematen du, eta horregatik eskatzen dugu informazioa egiazkotasunez eta gardentasunez ematea.

EAJ-PNVek, halaber, oraindik erantzun gabe dauden aurreko hainbat informazio-eskaera gogorarazi ditu, hala nola uztailean egindako Plateruenako txosten tekniko-juridikoa. Oposizioak oraindik ez du horren berri, nahiz eta mozio bat aurkeztu eta irailean informazioa eskatu. Durangoko oposizioaren eta herritarren aurrean gobernu taldeak duen gardentasun faltaren beste adibide bat da

  Berri ikusiagoak...