DURANGO

Prentsa Aretoa

2022/10/26

DURANGOKO EAJ-PNVk USTE DU GAZTELEKUKO ETA LUDOTEKAKO ZERBITZUA ESKASA DELA ETA EZ DITUELA AURREIKUSPENAK BETETZEN

Gaur arratsaldean Durangon egindako ohiko Osoko Bilkuran eztabaidatutako puntuetako bat Gaztelekuko eta Ludotekako zerbitzuak arautzen dituen araudia onartzea izan da.

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJ-PNVk USTE DU GAZTELEKUKO ETA LUDOTEKAKO ZERBITZUA ESKASA DELA ETA EZ DITUELA AURREIKUSPENAK BETETZEN

ARGAZKIA JAITSI

Gaur arratsaldean Durangon egindako ohiko Osoko Bilkuran eztabaidatutako puntuetako bat Gaztelekuko eta Ludotekako zerbitzuak arautzen dituen araudia onartzea izan da.

Mikel Ortega zinegotzi jeltzaleak osoko bilkuran azaldu duen bezala, “berriz ere kulturaren kudeaketan bezala, zerbitzuen planifikazio falta erabatekoa ikusten dugu. Kanpainan iragarri zuten San Agustinen egoitza zaharra eraberrituko zutela helburu horietarako; gero, Pinondo birgaitu behar zuten, eta, azkenik, Intxaurrondon kokatu dute, Mankomunitateak instalazioak utzi ondoren”.

Bestalde, EAJ-PNVk uste du gobernu taldeak proposatutako zerbitzua eskasa dela, 16 urte arteko oso haur eta gazte gutxi artatuko dituelako, 3 ordu edo 3 ordu eta erdiko ordutegi murriztuan, soilik asteburu arratsaldeetan, uztailetik irailera itxita egoteaz gain.

Durangok Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak izatearekin ados egon arren, udal talde jeltzalea abstenitu egin da, haur eta gazteentzako zerbitzuen eskaintzari dagokionez itxaropen batzuk sortu zirela iritzita, “baina gobernu-taldeak diseinatutako zerbitzua oso eskasa da eta ez die Durangoko beharrei erantzuten. Integrazioa, euskara, genero-berdintasuna eta bizi-ohitura osasungarriak bezalako gaietan hobetzeko beharrezkoa den zerbitzua da. Hala ere, badirudi presaka jarri dutela martxan, beren gobernu-planeko bi ekintza bete dituztela esateko, baina sortutako itxaropenetatik eta gaur egun Durangok behar duenetik urrun dago”.

  Berri ikusiagoak...