Prentsa Aretoa
2022/10/24
DURANGOKO EAJ-PNVk POSITIBOTZAT JO DITU SAN FAUSTO JAIAK, HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK ADIERAZIZ
Bi urteko pandemiaren ondoren hainbeste desiratzen genituen San Fausto jaiak amaitu dira eta balantzea egiteko garaia da. Durangoko EAJ-PNVk positibotzat jotzen ditu jaiak, eguraldiak lagundu egin baitu, eta durangarrek programatutako ekitaldi guztietan parte hartze handia izan baitute.

Bi urteko pandemiaren ondoren hainbeste desiratzen genituen San Fausto jaiak amaitu dira eta balantzea egiteko garaia da. Durangoko EAJ-PNVk positibotzat jotzen ditu jaiak, eguraldiak lagundu egin baitu, eta durangarrek programatutako ekitaldi guztietan parte hartze handia izan baitute.
Hala ere, hobetu beharreko alderdiak kontuan hartu behar ditugu, hala nola Txupinazoa urriaren 12ko arratsaldean izatea, gu gehienok jai giroan murgilduta geundenean, zergatik ez zen eguerdian egin, aurreko urteetan egin den bezala?
Bestalde, nabarmendu behar dugu zezen-zaleek ezin izan dutela zezen-plaza tradizionalaz gozatu, egungo gobernu-taldeak jarritako traba ugarien ondorioz, zezen-plaza instalatzea eragotzi baitute. Eta jai hauetan agerian geratu da, berriz ere, gure herrian dagoen zezen zaletasuna, Zezenak Dira jaietako parte-hartze handiarekin.
Eta aurtengo Jaien Programa ofizialean desagertu egin dira kirol-klubek eta beste erakunde batzuek historikoki antolatzen dituzten jarduerak, antza denez, gobernu-taldeak eskatuta, jai-batzordetik igaro ez direlako. EAJ-PNVren ustez, San Fausto Jaiak guztiok osatzen ditugu eta horregatik uste dugu ekintza guztiak ongi etorriak eta aberasgarriak direla.
Era berean, indarkeria gertakari batzuk deitoratu behar izan ditugu, eta EAJk horiei buruzko informazioa eskatu du, oraingoz ez baitigute horri buruzko informazio ofizialik eman.
“Jaiak bukatu direnean EAJ-PNVko udal taldekoek eskerrak eman nahi dizkiegu Jai Batzordeko kideei, Udaleko langileei eta elkarteetako langileei, durangarrok jarduera ugariz betetako programazioa aurrera eramateko egin duten lanagatik”, adierazi du Mireia Elkoroiribe bozeramaileak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12