DURANGO

Prentsa Aretoa

2022/10/19

MIREIA ELKOROIRIBE ZENIKAONANDIA IZANGO DA DURANGO EAJ-PNVko ALKATEGAIA

“Erronka honi inoiz baino indar eta ilusio handiagoarekin aurre egiten diot udal gobernua berreskuratzeko. Egunero gogor lan egingo dut, talde osoarekin batera, hauteskundeak berriro irabazteko eta EAJ-PNVk alkatetza berreskuratzeko. Gure helburua argia da, hurbiltasunetik eta entzute aktibotik gobernatzea, Durango bizitzeko leku hobea izan dadin. Horretan jarraituko dut nire ahalegin eta ilusio guztia jartzen"https://youtu.be/svLQJjNuSl0

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia izango da berriro EAJ-PNVren Durangoko alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan. Hala erabaki du gaur arratsaldean batzartutako Udal Erakunde jeltzaleak.

Elkoroiribe Zenikaonandiaren ibilbide profesionala eremu publikoan zein pribatuan garatu da. Gaur egun, Durangaldeko Mankomunitateko lehendakaria da, eta, lehenago, Osasun sailburuaren kabineteko zuzendaria izan zen, baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kanpo Harremanetarako aholkularia ere. Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria ere izan zen 2007 eta 2009 urteen artean. Esparru pribatuan, Dilusiones se Vive (ekitaldiak antolatzen dituen enpresa) enpresaren sortzailea izan da, eta Montevideo joko-aretoko tabernaren kudeatzailea eta jabea, baita zerbitzaria ere lehenik eta, geroago, Urtzi pubeko bazkidea.

Hautagai jeltzaleak, gainera, curriculum akademiko nabarmena du. Publizitatean, Harreman Publikoetan eta Marketinean graduatu zen London Metropolitan Universityn, Barne Komunikazioko master bat du Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta Turismoan diplomatu zen Deustuko Unibertsitatean. Halaber, euskaraz, ingelesez eta frantsesez hitz egiten du.

47 urterekin, Mireia Elkoroiribe Zenikaonandiak bigarrenez onartu du 2023ko udal hauteskundeetan EAJ-PNVren ordezkari izatea Durangon.

Elkoroiribek nabarmendu du 2019ko hauteskundeak irabazi arren oposizioan egon izana gogorra izan dela, baina balio izan diola gogoeta egiteko eta ikasteko, bai akatsetatik, bai asmatutakoetatik, eta baita esperientzia handiagoarekin indartuta ateratzeko ere. “Erronka honi inoiz baino indar eta ilusio handiagoarekin aurre egiten diot udal gobernua berreskuratzeko. Egunero gogor lan egingo dut, talde osoarekin batera, hauteskundeak berriro irabazteko eta EAJ-PNVk alkatetza berreskuratzeko. Gure helburua argia da, hurbiltasunetik eta entzute aktibotik gobernatzea, Durango bizitzeko leku hobea izan dadin. Horretan jarraituko dut nire ahalegin eta ilusio guztia jartzen.

Gaur arratsaldean egindako bileran, EAJ-PNVren Durangoko batzarrak onartu du, halaber, 2023ko udal hauteskundeetarako hautagaiak hautatzeko prozesuari hasiera ematea. Prozesu hori azaroaren erdialderako amaituta egotea aurreikusten da, eta une horretan jakinaraziko da EAJ-PNVren Durangoko hautagaitza osoa.

  Berri ikusiagoak...