DURANGO

Prentsa Aretoa

2022/07/28

DURANGOKO GOBERNU TALDEAK UKO EGIN DIO HAPO JENDAURREAN JARTZEKO EPEA LUZATZEARI

Gure ustez ez da nahikoa gobernu-taldeak emandako epea Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) jendaurreko erakusketa eta ekarpenak egiteko. Alkatetza Dekretu bidez ezarri da HAPOren aurrerapena jendearentzat ikusgai egotea, herritarrek beren ekarpenak egin ahal izan ditzaten irailaren 30era arte.

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO GOBERNU TALDEAK UKO EGIN DIO HAPO JENDAURREAN JARTZEKO EPEA LUZATZEARI

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk uste du ez dela nahikoa gobernu-taldeak emandako epea Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) jendaurreko erakusketa eta ekarpenak egiteko. Alkatetza Dekretu bidez ezarri da HAPOren aurrerapena jendearentzat ikusgai egotea, herritarrek beren ekarpenak egin ahal izan ditzaten irailaren 30era arte. Horretarako, EAJ-PNV udal-taldeak eskatu du hilabete bat luzatzea, “baldin eta benetan parte-hartzearen alde egiten bada, uste dugu abuztuan herritar gehienak oporretan daudela eta ez dela une egokia dokumentu garrantzitsu horri ekarpenak aurkezteko” Mireia Elkoribe bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak hirigintzaren aldetik udalerria ordenatzen du, lurzoru motak eta lurzoru horiek izan dezaketen erabilera, eraikigarritasuna, kokapena eta ekipamendu-motak eta abar zehaztuz. Beraz, Durangoko etorkizuna definitu eta diseinatzeko funtsezko dokumentua da. Hala ere, “gobernu-taldeak brotxa potoloaren aurrerapen-dokumentu bat onartu nahi du legegintzaldi honetan, hasierako onarpena adostasunik gabe, gehiengo absolutuaz baliatuz, aurreakordioa behin betiko baliozkotzeko eta, horrela, Bereizmen Altuko Osasun Zentroaren proiektua oztopatzeko” azaldu du Elkoiribek.


Bestalde, azken hiru urte hauetan Lurralde Batzordean horri buruz hainbat aldiz galdetu arren, oposizioak ez du HAPOri buruzko dokumenturik edo informaziorik eskuratu, web orrian argitaratu eta herritarrei aurkeztutako dokumentuez gain. Udalerri gehienetan ez bezala, Informazio Batzordean ez da azalpen bakar bat egon, eta Alkatetzaren Dekretu bidez onartu da Aurrerapena, Batzordean irizpena eman eta Osoko Bilkuran onartu beharrean, gomendagarria eta ohikoa den bezala. Hain garrantzi handiko gaia izanik, eta udaldi betean gaudenez, EAJ-PNVk eskatu du hilabetez luzatzea jendaurrean jartzeko eta ekarpenak egiteko epea, bere proposamenak durangarrekin landu ahal izateko, baina, zoritxarrez, beste behin ere ezezko erantzun borobila jaso du.

“Berriro ere, demokraziarekiko, politikarekiko eta herritarren partaidetzarekiko erabateko mespretxuaren aurrean gaude, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek osatutako Durangoko gobernu-taldearen erabateko gardentasun faltaren aurrean. Tamalgarria da inguruko udalerrietan, Amorebieta-Etxanon esaterako, EH Bilduk eskatuta epea luzatzea onartu izana, eta hemen beti gobernu taldearen EZ borobila izatea. Hala eta guztiz ere, EAJ-PNVk irailean ere jarraituko dugu, eta aurrerapenari ekarpenak egiteko dokumentu bat egingo dugu durangarrekin batera, Durangoko egungo eta etorkizuneko beharrizanekin bat datorren Plan orokor bat diseinatzeko asmoz” azpimarratu du Mireia Elkoroiribek.

  Berri ikusiagoak...