Prentsa Aretoa
2022/06/29
DURANGOKO EAJ-PNVK LAN-MAHAI BAT SORTZEA PROPOSATUKO DU HIRIGUNE HISTORIKORAKO EKINTZA-PLAN BAT ADOSTEKO
DAZek Hirigune Historikoaren arazoak konpontzeko jarduketa-plan bat egiteko aurkeztutako mozioaren aurrean, EAJ-PNV Durango udal taldeak mozioari babesa emango dio eta alderdi politiko guztien partaidetzarekin lan-mahai bat sortzea proposatuko du, dagokion aurrekontuarekin batera ekintza-plan bat adosteko.

DAZek Hirigune Historikoaren arazoak konpontzeko jarduketa-plan bat egiteko aurkeztutako mozioaren aurrean, EAJ-PNV Durango udal taldeak mozioari babesa emango dio eta alderdi politiko guztien partaidetzarekin lan-mahai bat sortzea proposatuko du, dagokion aurrekontuarekin batera ekintza-plan bat adosteko.
"Hainbat dira hirigune historikoko bizilagunen aldarrikapenak, eta, ondorioz, ezinbestean planifikatu eta lehenetsi behar dira. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dugu lan-mahai bat sortzea, non alderdi politiko guztiek aktiboki parte hartuko dugun, baita eragile nagusiek ere, hala nola DAZ eta Dendak Bai, eta, arazo eta irtenbide posible guztiak mahai gainean jarri ondoren, adostu ditzagun guztion artean datozen urteetan ekin beharreko ekintza batzuk, lehentasunak, aurrekontuak eta aurreikusitako epeak markatuz ", azaldu du Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak.
Durangoko Alde Zaharra elkarteak eskatutako hobekuntzekin batera, Durangoko EAJ-PNVk ezinbestekotzat jotzen du, halaber, landu beharreko gaien artean merkatu plaza biziberritzea eta birgaitzea sartzea “izan ere, guretzat ezinbestekoa da Durangoko Hirigune Historikoa dinamizatu eta biziberritzeko” jeltzaleek azaldu dutenez.
ZUHAITZEKIKO KEZKA
Bestalde, EAJ-PNV Durango kezkatuta dago udalerriko zuhaitzekin, horietako asko onddoek jota baitaude, eta horrek eragin handia izan dezake haien biziraupenean, horretarako neurririk hartzen ez badugu. Horregatik, eskaera bat aurkeztuko du osoko bilkuran, egungo arazoa desagerrarazteko premiazko ekintza-plan bat egin dadin.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12