DURANGO

Prentsa Aretoa

2022/06/08

DURANGOKO EAJRENTZAT, MERKATU PLAZAREN PROIEKTUAK TALKA EGITEN DU DINAMIZAZIO ETA BIZIBERRITZE HELBURUEKIN

Merkatu plaza lehentasunetako bat da Durangoko EAJrentzat, eta hala adierazi du legegintzaldian zehar. Legegintzaldi horretan hainbat zuzenketa egin ditu plaza biziberritzeko eta birgaitzeko. “Hala ere, gobernu taldearen zentzugabekeria berri batekin egiten dugu topo, proiektu bat ontzat ematen duena, inolako elkarterekin eta inplikatutako eragileekin berriro kontrastatu gabe”, Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak dioenez.

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJRENTZAT, MERKATU PLAZAREN PROIEKTUAK TALKA EGITEN DU DINAMIZAZIO ETA BIZIBERRITZE HELBURUEKIN

ARGAZKIA JAITSI

Merkatu plaza lehentasunetako bat da Durangoko EAJrentzat, eta hala adierazi du legegintzaldian zehar. Legegintzaldi horretan hainbat zuzenketa egin ditu plaza biziberritzeko eta birgaitzeko. “Hala ere, gobernu taldearen zentzugabekeria berri batekin egiten dugu topo, proiektu bat ontzat ematen duena, inolako elkarterekin eta inplikatutako eragileekin berriro kontrastatu gabe”, Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak dioenez.

Proiektuaren planteamenduak, besteak beste ateak itxita eta kutxa bakarrarekin, talka egiten du bete beharko lituzkeen helburuekin, hala nola plazaren bi aldeen artean sinergiak sortzea (baserritarrak eta handizkako azoka) edo herritarrentzat erakargarria eta dinamikoa izango den espazio irekiagoa bihurtzea, aldi berean Durangoko Alde Zaharra dinamizatu eta biziberritzeko balioko duena.

Legealdian EAJ plazaren dinamizazioa bultzatzen saiatu da tailerren bidez, baita birgaitzean ere, gobernu taldearekin adostutako aurrekontu zuzenketen bidez.

“Orain ikusten dugu, Durangorako estrategikoak diren beste proiektu batzuk bezala, parte-hartzearekin ahoa bete hortz geratzen den gobernu-talde honek proiektu bat aurkezten duela, inor kontuan hartu gabe, eta hori oso larria iruditzen zaigu”. Hori dela eta, EAJk Durangoko Helburu lantaldea deitu du aurreproiektua arretaz aztertzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko, “guretzat Durangoko etorkizunerako proiektu estrategikoa delako”, Elkoroiribek dioenez.

  Berri ikusiagoak...