Prentsa Aretoa
2022/04/27
DURANGOKO EAJK SALATU DU ATZERAPENAK ETA GAINKOSTUAK IZAN DIRELA UDALTZAINGOAREN INSTALAZIOAK HOBETZEKO OBRETAN
Aireztapen-instalazioak birdefinitu eta proiektua indarrean dagoen araudira egokitu behar izan denez, obrek gutxienez 3 hilabete eta erdiko atzerapena ekarri dute, eta horri udal-kutxen gainkostua gehitu behar zaio, 551.317,21 €-ko esleipen-aurrekontua izatetik 626.014,24 €-ko kostua izatera igaro baita.

Joan den urteko uztailean, Udaltzaingoaren zerbitzua Landako Gunera aldatu zen, Udaltzaingoak udaletxeko beheko solairuan zituen instalazioak eraberritzen hasteko. Aurreikusitako epea sei hilabetekoa zen, eta lanek irauten zuten bitartean, udaltzainak Landako Gunean kokatuko ziren. Hala ere, urtarrilaren 31n obrak gelditu egin ziren, hasierako proiektuan ez baitziren behar bezala jasotzen aireztapen-instalazioak.
Aireztapen-instalazioak birdefinitu eta proiektua indarrean dagoen araudira egokitu behar izan denez, obrek gutxienez 3 hilabete eta erdiko atzerapena ekarri dute, eta horri udal-kutxen gainkostua gehitu behar zaio, 551.317,21 €-ko esleipen-aurrekontua izatetik 626.014,24 €-ko kostua izatera igaro baita.
“Horren ondorioz, ia urtebete igaro da Landako Guneko barrakoi batzuetan herritarrak modu txarrean artatzen ari direla, irisgarritasun eskasarekin, eta jende askok zailtasunak izan ditu bertara iristeko, nahiz eta udalak lokalak izan zerbitzu hori emateko” Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez.
Durangoko EAJk espero du lanak epe berrian amaitzea eta etorkizunean erabaki egokiagoak hartzea herritarrei ematen zaizkien zerbitzuei dagokienez
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12