DURANGO

Prentsa Aretoa

2022/04/01

DURANGOKO EAJK TABIRAKO KIROL GUNEA INDARTZEKO FUTBOL ZELAI BERRI BAT JARTZEA PROPOSATU DU

Kirola egiteko zaletasunak gora egiten jarraitzen du Durangon, eta hori, zalantzarik gabe, positiboa da, ariketa fisikoa funtsezko elementua baita pertsonen osasunerako eta ongizaterako. Hala ere, etengabeko hazkunde horren ondorioz, gaur egun futbolera eta errugbira bideratutako instalazioak ez dira nahikoak. Hori dela eta, EAJ-PNVk gobernu-taldeari proposatu dio futbol-zelai berri bat prestatzea, Tabirako kirol-esparrua zabalduz eta, horretarako, horren atzealdean dauden lurrak erabiliz.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Kirola egiteko zaletasunak gora egiten jarraitzen du Durangon, eta hori, zalantzarik gabe, positiboa da, ariketa fisikoa funtsezko elementua baita pertsonen osasunerako eta ongizaterako. Hala ere, etengabeko hazkunde horren ondorioz, gaur egun futbolera eta errugbira bideratutako instalazioak ez dira nahikoak. Hori dela eta, EAJ-PNVk gobernu-taldeari proposatu dio futbol-zelai berri bat prestatzea, Tabirako kirol-esparrua zabalduz eta, horretarako, horren atzealdean dauden lurrak erabiliz.

Proiektu hau posible dela ikusten dugu, joan den astean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren eskutik, Kiroleneko kirol-irakaskuntzen zentro publikoa hartuko duen eraikin berri bat eraikitzeko aukera emango duen proiektua laster errealitate bat izango dela jakin baikenuen. Eraikin berri hori igerileku estali zaharrak zeuden lekuan eraikiko da. Durangoko EAJ aspalditik ari da lanean asmo horrekin, eta Tabirako kirol-espazio horri proiekzio handiagoa ematea ahalbidetuko du.

Durangoko Udalak kirolaren aldeko apustu garrantzitsua egin du beti. Horren erakusgarri dira udalerriak dituen kirol-instalazioak, baita Durangon diziplina guztietan dauden kirol-kluben aberastasuna ere. Azken urteetan gehien hazi diren kiroletako bi futbola eta errugbia dira, 2021-22 denboraldian kategoria ezberdinetako 38 futbol eta errugbi talde eta 800 jokalari inguru iritsi direlarik.

“Proiektu honekin bi helburu lortu nahi ditugu, Durangoko hainbat kirol-klubek partekatuta. Alde batetik, Tabirako kirol-gune hori indartzea, gutxienez futbol-11ko zelai berri batekin, eta, horrela, herriko futbol-kluben (Durangoko Kulturala, Ezkurdi KT, Durangoko eta Mugarrazpi klubak) beharrei irtenbidea ematea, eta, bestetik, Arripausuetako instalazioek gaur egun bizi duten saturazioa konpontzea; izan ere, Rugby Taldeak astero aukera askori uko egin behar izaten dio instalazio faltagatik” azaldu du Mikel Ortega zinegotziak.

Proposamen hau kirol-klubekin kontrastatu da; izan ere, Tabirako kirol-instalazioak gutxienez futbol-11ko zelai batekin indartzea guztiz beharrezkoa dela uste dute. Horretaz gain, Arripausuetako aldagelak handitzea eta joko-zelaiaren mantentzea indartzea ere beharrezkoa litzateke, gaur egun hainbat kirolarik lesio garrantzitsuak jasan baitituzte denboraldi honetan.

EAJk uste du gai hau garrantzitsua dala Durangorentzat, beraz Durango Kirolak-eko hurrengo batzordean eta, ondoren, Lurralde Batzordean jorratzea eskatu du, ahalik eta lasterren konponbidea emateko.

  Berri ikusiagoak...