Prentsa Aretoa
2022/03/28
DURANGOKO EAJK INFORMAZIO-SAIO GARDEN ETA IREKIA DEITZEA PROPOSATU DU, AIREAREN KALITATEAREN GAIA JORRATZEKO
EAJk Durangoko Udalean proposamen bat aurkeztu du durangarrei modu garden eta irekian informazioa emateko Durangoko eta Durangaldeko airearen kalitatearen egoerari buruz. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko arduradunek hartuko dute parte. Saio horretan, aurrerapenak, orain arte hartutako neurriak, emaitzak eta udalerri osoan airearen kalitate ona bermatzeko aurrerantzean beharrezkoak izan daitezkeen jarduerak partekatuko lirateke.

«Airearen kalitatea oso ingurumen-baldintzatzaile garrantzitsua da osasun publikorako, eta horrek kezka sortzen jarraitzen du Durangon, eta, beraz, etengabeko arreta eskatzen du. Eusko Jaurlaritzak bidalitako informazioengatik badakigu gaur egun lanean jarraitzen dela Durangon airearen kalitatea kontrolatzeko eta hobetzeko. Hala ere, ez dago informazio garrantzitsurik hartzen ari diren neurriei eta lortzen ari diren emaitzei buruz. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela lanean jarraitzeaz gain Durangoko herritarrei gardentasun osoz informazioa ematea, egoera dela-eta kezkatuta jarraitzen baitute, eta, bereziki, kaltetutako zonako bizilagunei», Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez.
Bileraz gain, EAJk erakundeen arteko lan-mahai tekniko bat sortzea ere proposatu du, Durangoko airearen kalitatearen egoeraren etengabeko jarraipena egiteko.
Azken urteotan, jarduera espezifiko ugari egin dira Durangon eta Durangaldean airearen kalitatea kontrolatzeko eta hobetzeko. Egindako azken jarduketen artean, nabarmentzekoak dira Eusko Jaurlaritzak 2018an egindako KOHen (Konposatu organiko hegazkorrak) azterketa eta 2019an onartutako ekintza-plana.
Ondoren, 2020az geroztik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza KOHen monitorizazio berria egiten ari da bentzeno-isurien arazo bat zegoela zehaztu zen eremu espezifikoan.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12