Prentsa Aretoa
2022/03/03
DURANGOKO EAJK INFORMAZIO SAIOA ANTOLATU DU TRENAREN LURSAILETAKO PROIEKTUARI BURUZ
‘Entzunez Eraiki’ren dinamikaren esparruan, euskal gizartearekin batera Euskadiren etorkizunerako proiektu bat eraiki nahi den prozesu baten barruan, Durangoko EAJk informazio-kanpaina bat hasi du trenaren lurretan gauzatuko den proiektuari buruz. Bertan, informazioa eman eta durangarren iritziak eta proposamenak entzungo dituzte

Durangon ere abian jarri den ‘Entzunez Eraiki' entzute aktiboko prozesua da, eta “Euskadiren eta Durangoren etorkizuneko proiektua modu partekatuan eraikitzea du helburu” Durangoko UBBko lehendakari Izaskun Urienek azaldu duen bezala. ‘Entzunez eraiki ' dinamika egituratzeko, ehunka bilera, topaketa eta elkarrizketa egingo dira zazpi herrialdeetako hiri eta udalerrietan.
Durangon, herritarrei irekitako lehen saioa martxoaren 5ean izango da, 10:00etan, Batzokian, eta gaia BEPBa izango da, Durangoko trenaren lurretan egingo den etorkizuneko proiektua.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS