DURANGO

Prentsa Aretoa

2021/12/17

EH BILDUK ETA HERRIAREN ESKUBIDEAK ONARTU DUTE BEPBN AURRERA EGITEKO BIDE BAKARRA NEGOZIAZIOA ZELA, EAJ-PNVK ESATEN ZUEN BEZALA

Harritu eta atsekabetu egiten gaitu gardentasun eta parte-hartze faltak, orain arte inolako informaziorik eman ez zaigun akordio batera iritsi baikara, Durango udalerriak dituen eraikin historiko eta enblematikoenetako biri eragiten diena, industria-lurzoru bakarraz gain

rss Ezagutzera eman
EH BILDUK ETA HERRIAREN ESKUBIDEAK ONARTU DUTE BEPBN AURRERA EGITEKO BIDE BAKARRA NEGOZIAZIOA ZELA, EAJ-PNVK ESATEN ZUEN BEZALA

ARGAZKIA JAITSI

Nahiz eta berriro ere komunikabideen bitartez Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean lortutako aurreakordioaren berri izan ondoren, Durangoko EAJtik positibotzat jotzen dugu negoziazioaren bidetik akordio bat lortu ahal izatea, eraikinen altuerak murrizteko eta adostasunezko proiektu batekin aurrera egiteko, EAJk behin eta berriz adierazi dugun bezala.

Hala ere, harritu eta atsekabetu egiten gaitu gardentasun eta parte-hartze faltak, orain arte inolako informaziorik eman ez zaigun akordio batera iritsi baikara, Durango udalerriak (San Agustin ospitale zaharra eta Pinondo Etxea) dituen eraikin historiko eta enblematikoenetako biri eragiten diena, industria-lurzoru bakarraz gain. Gainera, galera handia iruditzen zaigu hasieran aurreikusitako ekipamendu-eraikinari uko egitea, EAJk uneoro defendatu duena.

Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak adierazi bezala, “parte-hartze prozesu bat irekiko zela uste genuen, eta alderdi politikoek zein herritarrek gure proiektuak, gure proposamenak planteatu ahal izango genituela. Baina ikusi dugu ateak itxita egin dela negoziazioa, gardentasunik eta parte-hartzerik gabe”.

Durangoko EAJrentzat, aurreakordioak ez du etorkizunera begiratzen udalerriaren beharrei eta zerbitzuei dagokienez “espero dugu benetan aukera zabaltzea ideia eta proposamenekin parte hartzeko, eta Durangorentzat atzerapena edo aukerak galtzea dakarren akordio mugiezina ez izatea”.

  Berri ikusiagoak...