Prentsa Aretoa
2021/12/02
EAJK DURANGOKO LEHEN ERAKUSLEIHO LEHIAKETA BULTZATU DU
Durangok lehen erakusleiho lehiaketa izango du EAJri esker. Azokaren helburua durangar merkataritzaren sormena sustatzea da, bere establezimenduak eta produktuak aurkezteko orduan, herritarrentzat erakargarriak izan daitezen. Lehiaketa honekin tokiko eta gertuko merkataritza bultzatu nahi da.

Lehiaketa abenduan egitea da proposamena, 1.500 euroko saria emanez lehenengo sailkatuari, 1.000 eurokoa bigarrenari eta 500 eurokoa hirugarrenari. Gainera, aipamen berezia izango da 300 euroko sariarekin.
Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, garrantzitsua iruditzen zaigu Durangon horrelako ekimenak sustatzea, bai saltokien eta haien produktuen sormena sustatzeko, bai herria herritar eta bisitarientzat erakargarriagoa izan dadin lortzeko.
Laster jakinaraziko diren oinarrien arabera, saltokiek egun batzuk izango dituzte izena emateko, eta urtarrilla hasieran jakinaraziko dira saltoki irabazleen izenak.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS