DURANGO

Prentsa Aretoa

2021/11/30

DURANGOKO UDALAREN ETA EUSKO JAURLARITZAREN ARTEKO BEPB-ari BURUZKO NEGOZIAZIOA ARDURATSUA, GARDENA ETA ETORKIZUNERA BEGIRA IZATEA ESKATU DU DURANGOKO EAJk

Durangoko gobernu-taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak aldebiko negoziazio-mahai tekniko bat sortu dutela jakin ondoren, trenaren lurperatzearen ondorioz askatutako lursailetarako proiektu adostu bat bilatze aldera, EAJ/PNVtik negoziazioaren beharra berretsi egiten dugu beste behin ere, gure hauteskunde-programan jasota zegoen bezala. Hori dela eta, nahiz eta egoera berri honekin ados egon, pena da horretarako bi urte galdu izana.

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO UDALAREN ETA EUSKO JAURLARITZAREN ARTEKO BEPB-ari BURUZKO NEGOZIAZIOA  ARDURATSUA, GARDENA ETA ETORKIZUNERA BEGIRA IZATEA ESKATU DU DURANGOKO EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko gobernu-taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak aldebiko negoziazio-mahai tekniko bat sortu dutela jakin ondoren, trenaren lurperatzearen ondorioz askatutako lursailetarako proiektu adostu bat bilatze aldera, EAJ/PNVtik negoziazioaren beharra berretsi egiten dugu beste behin ere, gure hauteskunde-programan jasota zegoen bezala. Hori dela eta, nahiz eta egoera berri honekin ados egon, uste dugu pena dala horretarako bi urte galdu izana.

Durangoko EAJtik eskatzen dugu baita ere negoziazioan arrazoizko proposamenak eztabaidatzea, udalerriaren onerako eta etorkizuneko proiekzioarekin, akordio bat lortze aldera, Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzalearen hitzetan, “trenbidearen trazadura lehenbailehen berreskuratzeko eta bide berde bihurtzeko; gainera, 60.000 m2-ko eremu handi hori lehenbailehen berreskuratzeko aukera emango duena; eta herritar guztiez gozatzeko moduko aisialdirako espazioez eta espazio berdez hornitzeko. Eta horretaz gain Durangora proiektu estrategiko bat erakartzea ahalbidetuko duena”.

Bestalde, Durangoko EAJk eskatu du parte-hartze eta gardentasunaren alde hainbeste hitz egiten duen gobernu-talde honek durangar korporazioko gainerako alderdi politikoak parte har dezatela hartuko dituen erabakien eta konpromisoen inguruan, eta “prentsaren bidez ez jakitea. Kezkatzen gaitu durangarrek adostutakoa baliozkotuko dutela dioen baieztapenak, horrek esan nahi du erabakitzen dena onartu beharko dugula, haien ekarpenak kontuan hartu gabe”.

  Berri ikusiagoak...