DURANGO

Prentsa Aretoa

2021/11/18

DURANGO EAJk ZUHURTZIA ETA ERANTZUKIZUNA ESKATZEN DIE GEREDIAGA ELKARTEARI ETA DURANGOKO UDALARI

EAJ-PNVk bai Gerediaga Elkarteari bai Udalari eskatzen diegu ziurta eta betearaz ditzatela egungo egoeran beharrezkoak diren segurtasun-neurriak, eta herritarrei horren guztiaren berri eman diezaietela

rss Ezagutzera eman
DURANGO EAJk ZUHURTZIA ETA ERANTZUKIZUNA ESKATZEN DIE GEREDIAGA ELKARTEARI ETA DURANGOKO UDALARI

ARGAZKIA JAITSI

Durangaldeko eskualdearen kutsatzeei eta intzidentzia-tasari buruz gaur jasotako datuen ondoren, eta zehazki Durangon, une honetan 510,72ko intzidentzia-tasa duena, Durangoko EAJ-PNVtik Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokaren antolaketari dagokionez zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzea eskatzen dugu.

Mireia Elkoroiribe bozeramaileak azaldu duen bezala, “kontuan izan behar dugu Durangoko Azoka ekitaldi garrantzitsuenetako bat dela eta jende gehien biltzen duela gure udalerrian, eta bere eragina ez dela soilik azokaren esparrura mugatzen, baizik eta gure kale guztietara”.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk bai Gerediaga Elkarteari bai Udalari eskatzen diegu ziurta eta betearaz ditzatela egungo egoeran beharrezkoak diren segurtasun-neurriak, eta herritarrei horren guztiaren berri eman diezaietela.

  Berri ikusiagoak...