Prentsa Aretoa
2021/10/21
Durangoko EAJk bidegabetzat eta desegokitzat jo du EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek onartutako OHZren igoera eta gogor eragiten ari da durangarretan, saltokietan eta enpresetan.
Durangoko OHZren ordainagiria kolpe latza izaten ari da auzokide, bizilagun eta herriko merkatari eta enpresak txiki askorentzat. Iazko urriko osoko bilkuran adierazi zuen bezala, Durango EAJ udal taldeak uste du ez zela garai egokia zergak igotzeko, eta are gutxiago hain igoera garrantzitsurako
Durangoko EAJ oso kritiko agertu da berriz ere OHZren % 14-16 arteko hazkundearen aurrean, Durangoko pertsona asko krisi ekonomiko eta sanitarioak eragindako egoera zail bat igarotzen ari diren edo igaro duten unean gertatzen den igoera. Oraindik ere ERTE edo ERE egoeran dauden bizilagunak, baita gure herria gogor astindu duen pandemia gogor baten ondoren negozioak mantendu eta aurrera ateratzeko borrokan jarraitzen duten saltoki eta enpresak ere.
“Krisi-garai honi aurre egitea egokitu zaigu, eta administrazioei dagokie ekonomia suspertzeko erabaki arduratsu eta ausartak hartzea. Hala ere, Durangon, Bizkaiko eta Euskadiko gainerako udalerrietan ez bezala, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen gobernuak zergak nabarmen igotzea erabaki du. Igoera hori, gainera, sendotu egin dute aurten, 2022rako ordenantza fiskalak onartu baitituzte osoko bilkuran, inolako murrizketarik gabe. Durangoko herritar guztiek bidegabeki ordainduko duten udal kudeaketan akats handia da”, Mireia Elkoroiribe bozeramaileak gogorarazi duenez.
Durangoko EAJtik gogoratu behar dugu ez zegoela inolako arrazoirik Durangon zergen igoera hori egiteko, toki administrazioak egoera ekonomiko oso ona baitu, inolako zorrik gabe eta 8 milioi euro baino gehiagoko aurrezkiarekin udal kutxetan. Hau da, Durangoko Udala egoera pribilegiatuan zegoen krisiari aurre egiteko eta ekonomia suspertzen lagunduko zuten neurriak ezartzeko, Durangoko bizilagunei eta merkatariei ahalegin eta erantzukizun guztia helarazi gabe, EH Bilduren eta Podemosen gobernu taldeak egin duen bezala” azaldu du Elkoroiribek.
Orain, ordenantza fiskalak onartu eta hilabete batzuetara, durangarrak OHZren igoera garrantzitsuaren errealitate gordinarekin topo egin dute. Erabaki mota horrek agerian uzten du egungo gobernu-taldearen kudeaketa eta proiekzio politikoan esperientziarik eza. Izan ere, Udalkutxaren diru-sarrerak aitzakitzat hartuz, une txarrenean zergak igo zituzten, errealitateari erantzukizunez eta zorroztasunez aurre egin beharrean”, jeltzaleen iturriek azpimarratu dutenez.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























