Prentsa Aretoa
2021/09/07
EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu du botiloiei aurre egiteko eta bizilagunen segurtasuna eta bizikidetza bermatzeko
Azken asteburuetan gertatutakoaren ondoren, non botiloi masiboen ondorioz durangarrek Pinondoko kaleak, MaƱariako ibaia eta Santa Ana plaza zikinez eta kristal hautsiez beteta ikusi duten, eta baita Fray Juan de Zumarragaren eskulturari egindako pintadak bezalako ekintza bandalikoen ondoren, Durangoko EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu du Durangoko Gobernu Taldeari āEH Bildu eta Podemos- erantzukizunak bere gain har ditzala eskatuz bizikidetzaren eta segurtasunaren mesedetan, eta ingurumenarekiko eta hiri-altzariekiko errespetugabeko ekintza gizalegegabeei aurre egiteko neurriak hartzeko eskatuz
Azken asteburuetan gertatutakoaren ondoren, non botiloi masiboen ondorioz durangarrek Pinondoko kaleak, Mañariako ibaia eta Santa Ana plaza zikinez eta kristal hautsiez beteta ikusi duten, eta baita Fray Juan de Zumarragaren eskulturari egindako pintadak bezalako ekintza bandalikoen ondoren, Durangoko EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu du gaur goizean bertan Durangoko Gobernu Taldeari –EH Bildu eta Podemos- erantzukizunak bere gain har ditzala eskatuz bizikidetzaren eta segurtasunaren mesedetan, eta ingurumenarekiko eta hiri-altzariekiko errespetugabeko ekintza gizalegegabeei aurre egiteko neurriak hartzeko eskatuz. "Zuhatzola parkeko botiloi masiboetatik hasita eta alde zaharrean azken asteburutan gertatutakoa onartezina da. Auzokideen ongizateari eragiten dio, zaratak eta oihuak jasaten baitituzte goizaldeko ordu txikietan, zabor hondarrekin, pixarekin eta kristalekin bide publikoan. Gertaera horiek larriagotu egiten dira pandemia batean jarraitzen dugulako. Gobernu taldeak lehenbailehen geldiarazi beharko lituzkeen jarrera hauek", zehaztu du Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak.
EAJ-PNVk aurkeztutako mozioan jasotzen denez, besteak beste, toki-erakundeen legeak ematen dituen eskumenekin bat etorriz, udalaren eskumena da espazio publikoko bizikidetza-harremanak antolatzea eta kudeatzea, espazio publikoetan eta konkurrentzia publikoko leku eta establezimenduetan antolatutako jardueren segurtasuna antolatzea eta kudeatzea, osasun publikoa sustatzea, kudeatzea, defendatzea eta babestea, eta udal-titulartasuneko hiri- eta landa-bide publikoak kontserbatzea eta mantentzea.
Horregatik, eta kontuan hartuta astebururo egoera larriagotzen ari dela, ondorioak gero eta handiagoak direla eta Durangoko jaiak ospatzeko ohiko egunak hurbiltzen ari direla, EAJ-PNVk gobernu-taldeari eskatzen dio horrelako ekintzak saihesteko neurriak har ditzala, udalerriko bizikidetza aldatzeaz gain, herritar guztien osasuna arrisku larrian jartzen baitute.
Zentzu horretan, talde jeltzaleak udaltzainen presentzia indartzea eskatu du, jende pilaketa horiek saihesteko, ordutegien kontrola ezartzeko, kaleen garbitasuna indartzeko eta San Faustoko EZ jaietako egunetarako neurri zehatzak hartzeko.
"Oposiziotik eskura ditugun tresna guztiak erabiliko ditugu Durango garbiago eta arduratsuago baten alde lan egiten jarraitzeko, batez ere atsegina, bizitzeko zein bisitatzeko", gogorarazi dute.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























