DURANGO

Prentsa Aretoa

2021/06/03

Deitoratu egiten dugu gobernu taldeak gehiengoa inposatzea,Tabirako igerilekuak hobetzeko proposamenak ez eztabaidatzeko

Uda honetan aldagela eramangarriak jarriko dira. Gobernu taldeak urtebete isilean eman du erabakia; izan ere, 2020ko udan teknikariek EH Bilduri eta Herriaren Eskubideari jakinarazi zieten eraikinak ez zuela konponketa gehiagorik onartzen. Hala ere, errua jeltzaleen gobernuari botatzea erabaki zuten, eraginkortasunik eza onartu beharrean.

rss Ezagutzera eman
Udako igerilekuak

ARGAZKIA JAITSI

Joan den maiatzaren 21ean, Durango Kirolaken premiazko batzorde baten bidez jakin genuen Tabirako instalazioak eraitsi egin behar zirela, eta, horregatik, aldagela eramangarri batzuk jarriko dira. Gobernu taldeak urtebete eman du erabaki hori isilik, 2020ko udan teknikariek EH Bildu Herriaren Eskubideari jakinarazi baitzioten eraikinak ez zuela konponketa gehiagorik onartzen. Hala ere, errua jeltzaleen gobernuari botatzea erabaki zuten, eraginkortasunik eza onartu beharrean.

Orain uda honetan igerilekuak barrakoiz beteko dira, gobernu-taldearen planifikazio txarragatik. Eraikin horretan, bere antzinatasunaren ondorioz, obra txikiak egin izan dira, baina ez zuen konponketa gehiagorik onartzen. Duela urtebete, gertaeren berri
izan zenean, erabaki bat hartu izan balitz, beste modu batera planifikatu ahal izango zen. "EAJk esan behar du txosten teknikoa eskatu dugula eta gaur egun ez dugula informaziorik, maiatzaren 21ean jakinarazitakoaz gain", salatu du Jon Sergio Kirol zinegotziak.

Horregatik guztiagatik, Durangoko EAJk proposamenak aurkezteko beharra ikusi zuen, egungo arazoari berehalako irtenbide egokia emateko eta eraitsi behar den eraikin horrek Kirolene Euskadiko kirol irakaskuntzen zentro publikoaren instalazioak hartu ahal izateko, gaur egun San Inazio Auzuneko oktogonoan baitago.

Gure ustez du premiazkoa da proposamen horri buruz eztabaidatzea, maiatzaren 21ean jakinarazi ziguten erabakia izan baitzen. Hala ere, gure proposamenak onartu, adostu eta eztabaidatu nahi izan gabe, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak gehiengoaren arrabola inposatu zuten gure mozioa baztertzeko eta, horrela, eztabaida saihesteko.

  Berri ikusiagoak...