Prentsa Aretoa
2011/04/13
DURANGOKO EAJ PNVk ZUMARDI BAT EGITEA PROPOSATZEN DU TRENAREN LURPERATZEAREN ONDOREN ETA MEMORIA HISTORIKOAREN BEHATOKI BAT
Apirilaren 12an aurkeztutako EAJ PNVren hautagai zerrenda berriaren erronka ideiak berriztea eta durangarren bizi kalitatea hobetzen jarraitzea da. Horretarako herritarrekiko konpromezua berenganatzen du proposamen argiak eta zehatzekin.
Talde jeltzalearen zerrenda burua den Aitziber Irigorasek adierazi zuen ekitaldian “oraindik ere gauza asko geratzen dira egiteko. Bizitzan gertatzen den moduan, bizitzeko geratzen zaiguna beti da onena, eta hau ere onena emateko garaia da. Horregaitik nahi dugu Hiri honen zerbitzura lana egiten jarraitzea, bere auzoak hobetzen, herritarrentzat azpiegitura berriak eginez, durangarrentzat babestutako etxebizitza sortu nahi dugu. Bestalde krisialdia eta langabezia gainditzeko lana egin behar dugu horretarako herri merkataritza eta eskualdeako turismoa ere sustatuko dugu aktibo ekonomikoa izan dadin. Honetaz aparte Eguzkitzagoienako industrialdea bultzatuko dugu enpresa berriak erakartzeko eta hirigunean dauden industriak ere hiriaren kanpoaldera eramanez, guzti hau eskualdearen ikuspuntutik ere berrikuntzan apustua eginez deritzon “Polo de innovación”-arekin”.
Honetaz gain Irigorasek hurrengo lau urtetarako dituen ildo nagusiak aurreratu zituen. Horrela, trenaren lurperatzearen proiektuaren burua izango da eta proposatzen duena zumardi berri bat eraikitzea, proiektu honen ondorioz aske geratzen diren lurretan. Irigorasen esanetan “herri berriztatu baten ikuspuntua emango digu eta mugikortasun alorrean ere hobekuntza haundiak edukiko ditugu herriaren barnean”.
Azkenik Durangoko EAJ PNVk Memoria Historikoaren Behatokia sortzea proposatzen du, gure herrian gertatutako zoritxarreko gertaerak inoiz ez ahazteko, adibidez Martxoaren 31ko bonbardatzea.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























