Prentsa Aretoa
2011/03/14
DURANGOKO MUSEOA ESKURAGARRIAGO
Durangoko Arte eta Historia Museoa eskuragarriago dago orain, amaitu baitira igogailua jartzeko lanak.
Aitziber Irigorasek adierazi duenez “hemendik aurrera, mugikortasun-arazoak dituzten herritarrek, kaletik bertatik eta igogailua erabiliz sartu ahalko dira Museoko edozein gunetara. Musika Eskola, Galtzareta eraikina eta Intxaurrondoko maisuen etxearen ostean, geratzen zen Udal eraikina bakarra eskuragarriago egiteko Museoa zen”.
Honez gain, Zabalandi enpresak, 287.964,27 euroko kostua izan duen obraren esleipendunak, honako hobekuntza hauek ere proposatu zituen:
Fatxada guztiari pintura plastikoa ematea; eraikinaren kanpoko zurak lixatzea eta barnizatzea; atzealdean zoladura berria jartzea; atzealdeko lorategiko bideko zuloak konpontzea eta altzairu herdoilgaitzeko baranda jartzea.
Horrela Durangoko EAJk bere egitarauan agertzen zen beste konpromezu bat betetzen du. Herriak zituen irrisgarritasun azaroak konpontzea.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























