Sala de Prensa
14/07/2023
DURANGOKO EAJ-PNV UDAL TALDEA KEZKATUTA AGERTU DA ESPAINIAKO AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN EPAIAK EUSKARARI EGINDAKO ERASOAGATIK
Euskara defendatzen jarraitzeko eta euskara normalizatzeko eta biziberritzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du
Durangoko Udaleko EAJ-PNVko Udal Taldetik benetan kezkatuta gaude Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken epaiak euskararekiko mespretxua dakarrelako. Epai horren arabera, ez da onartzen udalek euskaraz bakarrik jardun ahal izatea.
Epai hori kezkagarria eta larria iruditzen zaigu, helburu horren aldeko normalizazio- eta biziberritze-prozesuari oztopo egiten diolako. Horretarako, udalek Udal Legearen hizkuntza-politikak lantzen dituzte, herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzeko. 6.2 artikuluak beren-beregi jasotzen du berme hori, baina ikusi dugu epai honek baliogabetu egiten duela lege hori.
Eusko Legebiltzarrak adostasun handiz onartu zuen orain baliogabetuta dagoen Udal Legea. Era berean, azken Inkesta Soziolinguistikoak erakutsi du gizartearen gehiengo zabal batek babesten dituela euskararen normalizaziora bideratutako politika horiek. Beraz, epai horrek zalantzan jartzen du herritarren eta udalen erabakia ere.
Hori guztia kontuan hartuta, Durangoko EAJ-PNVk salatu egin nahi du ekintza hau, Mireia Elkoroiribe alkateak azaldu duenez "hizkuntza eskubideen urraketa argia eta euskararen, gure altxorraren eta, beraz, gure nortasunaren aurkako eraso zuzena suposatzen duelako. Hori dela eta, gure hizkuntza defendatzen jarraitzeko eta euskara normalizatzeko eta biziberritzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, durangar guztien hizkuntza eskubideak bermatuz".
Eta Paule Sanchez euskara zinegotziak gaineratu du halako sententziek Euskararen erabileran emandako aurrerapausu adostuak itzel oztopatzen dituztela. “Oso kezkagarria da, larria. Hala eta guztiz ere, Euskararen erabilera bizitzako esparru guztietara eraman, hedatu eta bermatze lanketetan tinko jarraituko dugu Durangoko EAJtik euskaraz bizi eta lan egitea gure eskubidea izateaz gain, gure nortasunaren ezaugarria be badalako".
Destacados...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
NOTICIA
12/07/2023
NOTICIA
10/07/2023