Prentsa Aretoa
2023/07/10
JOSUNE ESCOTA EUSKO LEGEBILTZARREKO KIDE IZANGO DA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN IZENDAPEN BERRIEN ONDOREN
Escotak berretsi du Legebiltzarrean eta Udalean lanean jarraituko duela, "esfortzu eta lan handia suposatzen duen arren, postu biak beteko ditut ilusio eta gogo guztiekin. Beti nahi izan dut nire herriaren alde lan egitea eta orain aukera bikaina daukat horretatako, Durangoko udaletik eta Legebiltzarretik".
Leixuri Arrizabalaga eta Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Foru Aldundirako izendatu ondoren, Josune Escota durangarra legebiltzarkide izatera igaro da, 2020ko zerrendan 14. postuan baitago Bizkaitik.
Josune Escotak gaur jasoko ditu legegintzaldi honen amaierara arte legebiltzarkide lana egiteko kredentzialak. Lan horrekin batera, Durangoko alkateordea eta EAJ-PNVko bozeramailea izango da.
Escota Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta masterra du Gatazken Kudeaketa Integralean eta Bizikidetzaren Kudeaketan. 2019tik Durangoko Udaleko zinegotzia da , eta azken udal hauteskundeen ondoren, alkateordea eta talde jeltzalearen bozeramailea da.
Durangoko EAJ-PNV pozik agertu da Eusko Legebiltzarrean "atsedenik gabe lan egingo duen durangarra delako, orain arte Udaleko zinegotzi gisa egin duen bezala". Bestalde, Escotak berretsi du Legebiltzarrean eta Udalean lanean jarraituko duela, "esfortzu eta lan handia suposatzen duen arren, postu biak beteko ditut ilusio eta gogo guztiekin. Beti nahi izan dut nire herriaren alde lan egitea eta orain aukera bikaina daukat horretatako, Durangoko udaletik eta Legebiltzarretik.".
Josune Escota EAJ-PNVren Legebiltzarreko Bizkaiko zerrendan 14. postuan zegoen, Itxaso Berrojalbiz zornotzarraren (orain Ogasun eta Finantzako foru diputatu bihurtu da) eta Leixuri Arrizabalagaren (orain Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua) atzetik.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























