Prentsa Aretoa
2022/06/03
«FUNDIFES ERAISTEAREKIN URRATS BERRI BAT EMANGO DA, DURANGOK BERE ETORKIZUNERAKO PROIEKTU ESTRATEGIKO BAT IZAN DEZAN»
“Positibotzat jotzen dugu Durangoko Udalak Sprilurrek Fundifeseko hondakinak eraisteko baimena eman izana, hori beste urrats bat delako Durangok bere etorkizunerako estrategikoa izango den proiektu bat izan dezan”, Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez.

Durangoko EAJ beti egon da Durangoko Fundifes zaharraren egoeragatik kezkatuta. Horregatik, Udalari egoera hori konpontzeko eskatu zion joan den otsailean, etorkizuneko proiektuei begira. “Positibotzat jotzen dugu Durangoko Udalak Sprilurrek Fundifeseko hondakinak eraisteko baimena eman izana, hori beste urrats bat delako Durangok bere etorkizunerako estrategikoa izango den proiektu bat izan dezan”, Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez.
Iaz SPRILURek Fundifes en Tabira galdategi zaharraren orubea erosi zuen, eta akordio bat egin zen, instalazioak eraitsi eta lurrak deskontaminatu ondoren, Maristak enpresaren eraikin berria eraikitzea ahalbidetuko duen proiektu bat abiarazteko.
Eusko Jaurlaritzak aktibo hori erosita, Durangok espazio garrantzitsu bat garatu ahal izango du, Basque Green Deal estrategiaren esparruan eskualdeko prestakuntza-gune eta sustapen ekonomikoko gune bihurtzeko. Zalantzarik gabe, proiektu honekin Durangok gidatuko du etorkizunean eskualdearentzat eta lurralde osoarentzat funtsezkoa izango den ingurunearen susperraldia eta garapena. Elkoroiribek azaldu duenez, “EAJ alderdiak proiektu estrategiko honen aldeko apustua egiten du, tokiko eta eskualdeko erakunde eta eragileekin batera lan eginez, eskualdean lanbide-heziketari eta goi-mailako hezkuntzari bultzada handia ematen dion aukera handi bat garatzeko eta Durangaldean prestakuntza eta sustapen ekonomikoko ekosistema bat sortzeko aukera bikaina lortzeko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12