Prentsa Aretoa
2022/02/23
DURANGOKO EAJ-PNVK FUNDIFESEKO INSTALAZIOETAN DAGOEN ARRISKUAREN AURREAN PREMIAZKO NEURRIAK HARTZEKO ESKATU DIO UDAL GOBERNU TALDEARI
Durangoko EAJ Udal Taldeak, gaur, otsailak 23, egindako Osoko Bilkuran, Fundifes zaharraren instalazioek osasun publikorako eta osotasunerako duten arriskuaren aurrean premiazko neurriak hartzeko eskatu dio Gobernu Taldeari.
Durangoko EAJ Udal Taldeak, gaur, otsailak 23, egindako Osoko Bilkuran, Fundifes zaharraren instalazioek osasun publikorako eta osotasunerako duten arriskuaren aurrean premiazko neurriak hartzeko eskatu dio Gobernu Taldeari.
Durangoko EAJk udalbatzan gogorarazi duenez, Sprilurreko zuzendari nagusiak idatzi bat bidali zion Durangoko Udalari 2021eko abenduaren 1ean, Fundifeseko instalazio zaharrak erosi eta eraisteko eta deskontaminatzeko lanak hasi behar zirela jakinarazteko. Idazkian adierazten zenez, “eraikinen ezegonkortasunaren eta amiantoaren presentziaren ondorioz dagoen arrisku-egoerak ez du uzten industria-aurriari buruzko azterlana egiten legeriak eskatutako prozeduraren esparruan, eta beharrezkoa da gaur egun osasun publikorako eta pertsonen eta ondasunen osotasunerako arriskurik handiena dakarten elementu guztiak kentzea, beste inolako jarduerarik egin aurretik”.
Gobernu-taldea geldirik zegoenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak, 2022ko otsailaren 3an, idazkia bidali zion Durangoko Udalari. Bertan, berriz ere ohartarazi zion kokalekuan zegoen arrisku-egoeraren berri, eraikinen ezegonkortasunaren eta amiantoaren presentziaren ondorioz, eta honako hau eskatu zuen: “eraikinaren berehalako aurri-egoera zehaztea, 2/2006 Legearen 202. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, dagokion inguruneari egin beharreko kalteei aurre hartzeko, eta 2/2006 Legearen bidez”.
Horri guztiari gehitu behar zaio joan den otsailaren 17an Fundifesen sute bat gertatu zela, eta horrek are gehiago larritzen duela egoera. "Horregatik guztiagatik, EAJ alderdian kezkatuta gaude gerta daitekeenarekin, jakinda gazte durangarrak daudela instalazio horietan lanean", azaldu du Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak. Aldi berean, gogora ekarri du oso garrantzitsua dela gazte durangarrek lehenbailehen gune egoki bat izatea hainbat jarduera egiteko.
Talde jeltzalea kezkatuta agertu da gaur osoko bilkuran, eta Mikel Ortega zinegotziak informazioa eskatu du gobernu taldeak gai honen inguruan hartutako neurriei buruz. Zehazki, honako hauei buruz galdetu du: ea instalazio horiek beren jarduerak garatzeko erabiltzen dituzten pertsonei zer arriskuren eraginpean dauden jakinarazi zaien; bertan gertatzen diren jarduerak geldiarazteko edo eteteko egin diren jarduketak, pertsonentzat dagoen arrisku nabarmenarekin; Udalak herritarren segurtasunari eta ingurumenari kalterik ez egiteko hartu dituen neurriak, eta zergatik ez duten oraindik berehalako aurri-ebazpenik eman. Mikel Ortega zinegotzi jeltzaleak argi utzi du premiaz hartu beharreko neurriak hartzearen garrantzia “izan ere, duela astebete gertatutako sutean pertsonak kaltetu izan balira, Udala izango zatekeen ekintzarik ezaren erantzule”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























