Prentsa Aretoa
2022/02/08
DURANGOKO EAJK KOMUN PUBLIKOAK BALDINTZA EGOKIETAN MANTENTZEA ESKATUKO DIO UDALARI
Durangoko EAJk gaur egungo komun publikoen egoerari buruz jasotako kexen ondoren, Herritarren Batzordean galdetuko du zergatik zerbitzu garrantzitsu hori ez dagoen baldintza egokietan, eta kasu batzuetan itxita. Bestalde, Udalari eskatuko dio azterketa bat egin dezala adinekoen artean eta beharren arabera Durangon beste komun bat irekitzeko.

Gaur egun, komun publikoak daude Landakon, Madalenan eta Ezkurdin, eta kasu batzuetan higiene egoera txarrean daude eta beste batzuk bi hilabete daramatzate itxita. Hori dela eta EAJ udal taldeak uste du “gure udalerrian gero eta adineko jende gehiago dagoela kontuan hartuta behar-beharrezkoa dela zerbitzu horiek egoera onean mantentzea”, Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, “bainu horiek beti prest eta, jakina, herritarrei irekita egotea premiazkoa da”.
Hori dela eta, udal-taldeak adinekoen arteko azterketa bat egiteko eskatuko dio Herritartasun Batzordeari, haien beharrak ezagutzeko eta, hala badagokio, udalerriaren kokapen berri batean beste komun bat instalatu ahal izateko
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/07/14
BERRIA
2023/07/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS