DURANGO

Prentsa Aretoa

2021/11/10

DURANGOKO EAJk BIKTIMAK OMENDU DITU MEMORIAREN EGUNEAN

EAJk deitoratu egin du udalak ekitaldi instituzionalik egin ez izana eta 2019az geroztik hildakoak gogoratzeko keinurik egin ez izana.

rss Ezagutzera eman
DURANGOKO EAJk BIKTIMAK OMENDU DITU MEMORIAREN EGUNEAN

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko EAJko ordezkariak, Mireia Elkoroiribe bozeramailea buru dutela, terrorismoaren biktimei lore eskaintza batekin omenaldi xume bat egitera hurbildu dira gaur goizean Ezkurdiko monolitora.

Horrela, Durangoko EAJk bat egin nahi izan du Eusko Jaurlaritzaren oroimen instituzionalarekin, bakearen alde lan egin zuten eta terrorismoaren amaiera bultzatu zuten pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak emateko. Hamar urte dira ETAk armak utzi zituela, eta hori ezinezkoa izango zen gizartearen mobilizaziorik eta terrorismoaren aurkako jarrerarik gabe, eta EAJ-PNVtik “uste dugu, beharrezkoa da bidegabeki eragindako mina aitortzea eta biktimak gogoratzea, bereziki ETAk hildako pertsonak. Behin eta berriz esango dugu hiltzea gaizki egon zela eta horrelako zerbait ez zela inoiz gertatu behar», azaldu du Elkoroiribek.

Azkenik, EAJk deitoratu egin du udalak ekitaldi instituzionalik egin ez izana eta 2019az geroztik hildakoak gogoratzeko keinurik egin ez izana.

  Berri ikusiagoak...