DURANGO

Prentsa Aretoa

2021/05/19

EAJ-PNV Durangotik turismoa suspertze ekonomikorako motor gisa sustatzeko proposamena aurkeztu diogu udalari

EAJ-PNVk aurkeztutako 20.000 euroko aurrekontu-zuzenketaren bidez gauzatuko dira ekintzak

rss Ezagutzera eman
Durangoko Santa Ana arkua

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV Durangotik proposamen bat aurkeztu dugu Durango turismo-helmuga erakargarri eta interesgarri gisa sustatzeko kanpaina bat diseinatzeko. Horretarako, sustapen-kanpaina bat diseinatu behar da, pakete eta plan berriekin, Durangorako turismo-helmuga gisa irudia indartzeko.

Proposamena urte hasieran hitzartutako udal aurrekontuen akordioaren esparruan aurkezten da. Akordio horren barruan, EAJ-PNVk 20.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidego osoari zuzendutako Durangoko turismoa sustatzeko kanpaina bat egiteko. Mireia Elkoroiribe EAJ-PNV Durangoko bozeramailearen arabera: "Aste Santuan mugimendu handia izan da Durangon, durangarrok jai egunez gozatu dugulako Durangon eta inguruetan. Hala ere, mugikortasun-murrizketen amaierak, eguraldi onarekin eta mugitzeko beharrarekin batera, beste helmuga batzuetara ateratzea eragingo du, eta, beraz, Durango kanpotik irits daitezkeen bisitarientzako helmuga erakargarria izatea lortu behar dugu, merkataritzak eta ostalaritzak ez dezaten aldaketa nabaritu".

Hori dela eta, EAJ-PNVk turismoa suspertze ekonomikorako motor gisa sustatzeko proposamena aurkeztu du, eta Durango helmuga turistiko gisa sustatzeko kanpainaz gain, pakete eta plan berriak sortzea ere aurreikusten du. Hala, EAJ-PNVk proposatu du kanpaina bat diseinatzea urteko hurrengo 3 aldietarako (udaberria, uda eta udazkena), plan eta pakete turistiko berriekin, hala nola:

  • Asteburuetako paketeak. Durangoko hotel, jatetxe eta gastronomia saltokiekin batera landutako eskaintzak.
  • Santa Anako kanpandorrea lehenbailehen gaitzea, gora igo eta ikuspegiez gozatu ahal izateko, harresiz inguratutako gure hiribilduaren historia azaltzen duten adituekin bisita gidatuak eginez. Bisita honi hasiera emateko, Arte eta Historia Museoa bisitatuko dugu. Bertan, gure hiribilduaren historia eta XV. mendeko maketa bikaina erakutsiko duen solairu bat dugu.
  • Udalerrian ditugun askotariko iturri eta zubiak azaltzeko ibilbide berri bat diseinatzea, eta haien historia eta balioa ezagutaraztea. Ibilbide hori oinez edo bizikletaz egin daiteke.
  • Eta, azkenik, merkatu plaza dinamizatzea, gure bisitarientzat erakargarriak diren gaikako azokak eta dastatzeak antolatuz.


Era berean, Durangok Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lekutatik duen kokapen estrategiko bikainari eta Durangaldeko eskualdeko paisaia-, natura- eta gastronomia- balioari balioa ematen die proposamenak.

Azkenik, EAJ-PNV udal taldeak azpimarratu du egungo turismo bulegoa baliabide personal gehiagoz hornitu behar dala, produktu berri guztiak garatu eta kudeatu ahal izateko eta dauden produktuak eguneratu ahal izateko, betiere Urkiola Landa Garapenak zuzendu eta koordinatutako eskualdeko turismo estrategiarekin koordinatuta.

  Berri ikusiagoak...